Borrar
Hamar urteak ospatzeko arratsalde berezia
'Alea'

Hamar urteak ospatzeko arratsalde berezia

'Alea' aldizkariaren ibilbidearen errepasoa eginteaz gain, etorkizuneko erronkei buruz hitz hitz egingo dute

DV

Miércoles, 19 de febrero 2025, 14:09

'Alea' Arabako euskarazko aldizkariak hamar urte bete dituela ospatzeko ekitaldi berezia egingo du ostegun honetan, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Jon Basaguren musikariak 'Alea' aldizkariaren kantaren bertsio gaurkotua aurkeztuko du eta hainbat sorpresa eta gonbidatu berezi izango dira ekitaldian. Era berean, aldizkariaren ibilbidearen errepasoa eginteaz gain, etorkizuneko erronkei buruz hitz hitz egingo dute.

'Alea' Araba osoa aintzat hartzen duen euskarazko aldizkari bakar bezala abiatu zen duela hamar urte, Gasteizko GEU elkartearen, 'Berria' egunkariaren eta Goiena komunikazio taldearen arteko lankidetzan oinarrituta. Orain arte 444 zenbaki argitaratu ditu, Arabako gaurkotasuna osotasunean landuz, eta paperezko aldizkariaz gain, Arabako Alea komunikazio taldeak, besteak beste, alea.eus webgunea ere kudeatzen du eta, urte hauetan zehar, askotariko proiektuetan murgilduta aritu da.

Horien artean aipagarriak dira 'SolasAlean' lelopean egin dituen jendaurreko hitzaldiak, urte luzez Radio Vitoria irratiaren bidez emisioan izan den 'AleaFM' irratsaioa, Euskararen Agendaren kudeaketa, 'Kantari' umeentzako musika ikuskizuna, 'B-Alea' podcasta edota Arabako bertso kopla lehiaketa.

Aldizkariko iturriek jakinarazi dutenez, ospakizun jaia 18:30etik aurrera izango da, gonbidatuei harrera eginez eta 'photocall' batekin. Aurkezpen bideo bat ere emango dute, eta urte hauetan guztietan aldizkariaren alboan izan diren irakurle, iragarle, babesle, lankide eta kolaboratzaileei eskerrak emango dizkiete.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamar urteak ospatzeko arratsalde berezia