Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
DPA

Gutxienez 253 euskal herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara

Ikerketa bati esker jakin ahal izan da deportatutako euskal herritarren kopurua orain arte ezagutzen zena baino handiagoa dela; gainera, zehaztu du bizirik atera ziren lagun asko askapenaren ondorengo aste eta hilabeteetan edo urte batzuk geroago hil zirela

DV

Donostia

Astelehena, 4 maiatza 2020, 12:58

Comenta

Gutxienez 253 euskal herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara 1940-1945 aldian. Pertsona horietatik 125ek bizirik irtetea lortu zuten, 113 hil egin ziren eta, orain arte, ez daki zer gertatu den gainerako 15ekin. Hala jaso du Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak deportatutako euskal herritarrei buruzko txostenak.

Mathausen kontzentrazio esparruaren askapena oroituko da asteartean, maiatzaren 5ean, eta data horrekin bat eginez plazaratu du txostena Gogora institutuak, Eusko Jaurlaritzako iturriek astelehen honetan jakinarazi dutenez.

Euskadin jaio edo bizi ziren, edo erbestean Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuten eta Hirugarren Reich-ak okupatutako Europa osoko edozein kontzentrazio esparrutara edo espetxetara deportatu zituzten pertsona guztiak sartzen dira txostenean. Etxahun Galparsoro EHUko Historia lizentziatuak eta Josu Chueca EHUko Historia Garaikidearen doktore eta Historia Garaikidearen Saileko irakasleak egin dute landa lana.

Horrela, txostena egiteko burututako ikerketatik ondorioztatu Mauthausen kontzentrazio esparrura deportatu zituztela euskal herritar gehien: deportatu guztien ia erdia eta hildako guztien bi heren (%65).

Emakumeen kontzentrazio esparrua

Bestalde, deportatutako hamar emakumeren erreferentziazko kontzentrazio esparrua Ravensbrück izan zen -ia guztiak erresistentzia ekintzen ondorioz deportatu zituzten-. Emakume horietako lau hil egin ziren, bi desagertutzat jo zituzten eta beste lau bizirik irten ziren.

Ikerketari esker jakin ahal izan da deportatutako euskal herritarren kopurua orain arte ezagutzen zena baino handiagoa dela (253). Gainera, ikerketak hil zirenen kopurua ezagutarazi du (113), baina zehaztu du bizirik atera zirenen arrasto dokumentalak argi eta garbi dioela bizirik atera zirenetako asko askapenaren ondorengo aste eta hilabeteetan edo urte batzuk geroago hil zirela, esparruak utzitako ondorioen eraginez.

Txostenaren helburu nagusia da Hirugarren Reich-eko kontzentrazio esparruetara 1940-1945 aldian eraman zituzten euskal herritarren deportazioa argitzea eta biktimen erreparazio morala erraztea. Horretarako, txostenak pertsona horien deportazioaren inguruabarrak modu eskematikoan kokatu ditu testuinguruan, eta, gainera, deportatutako euskal herritarren errolda eguneratua aurkeztu du. Hartara, deportazioaren biktimak ahaztu ez daitezen eta euskal gizartearen memoria kolektiboaren parte izan daitezen lortu nahi da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gutxienez 253 euskal herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara

Gutxienez 253 euskal herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara