Borrar

412 graduatu berri EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Astearte honetan jasoko dituzte euren diplomak XLV. promozioko ikasleek

Martes, 14 de noviembre 2017, 10:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko XLV. Promozioko 412 ikaslek diploma jasoko dute asteartean, azaroaren 14an, Leioako campusaren Areto Nagusian. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, EHUk jakinarazi duenez.

Diploma jasoko duten ikasleek bederatzi titulazio zientifiko eta teknologikoetakoren bateko ikasketak bukatu dituzte: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika edo Kimika.

Halaber, promozioko espedienterik onenak sarituko dira, hots: Biologiako graduan, Nerea Vallejorena; Biokimika eta Biologia Molekularreko graduan, Endika de la Iglesiarena; Bioteknologiako graduan, Ana Amundarainena; Fisikako graduan, Aitor Calvorena; Geologiako graduan, Andrea Cuestarena; Ingeniaritza Elektronikoko graduan, Beñat Alberdirena; Ingeniaritza Kimikoko graduan, Antton Ibarbiarena; Matematikako graduan, Igor Arrietarena; Kimikako graduan: Ana Zubiarrainena.

Era berean, 2014-2015 promozioko sari bereziak ere banatuko dira: Biologiako graduan, Maier Juana Guereca eta Ione Armentia; Biokimika eta Biologia Molekularreko graduan, Diego Grande; Fisikako graduan, Aitor Fernandez eta Mikel Rouco; Ingeniaritza Elektronikoko graduan, Asier Lopez; Matematikako graduan, Jon Asier Barcena eta Imanol Perez.

Gainera, Juan Manuel Madariaga irakasleak 'Nos vamos a Marte con Exomars 2020 (ESA) y Mars 2020 (NASA)' izenburuko hitzaldia emango du. Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano Esther Dominguezek, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta ekitaldiari amaiera emango dion EHUko errektore Nekane Balluerkak ere parte hartuko dute ekitaldian. Aitor Biainek zuzentzen duen EHUko Abesbatzaren emanaldiarekin bukatuko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios