Gora egin dute ezkontzek Euskadin

Ezkontza gehienak zibilak izan dira/EFE
Ezkontza gehienak zibilak izan dira / EFE

Denera 38 ezkontza homosexual izan dira, eta gainerako 966ak heterosexualak izan dira, Eustaten datuen arabera

DVDonostia

Ezkontzen kopuruak gora egin du Euskadin urteko lehen hiruhilekoan. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.004 ezkontza izan dira 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean 986 izan ziren bitartean, eta horrela, %1,8ko gehikuntza izan da. Denera 38 ezkontza homosexual izan dira (12 gizonen artean eta 26 emakumeen artean), eta gainerako 966 ezkontzak heterosexualak izan dira, Eustaten datuen arabera.

Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean, eta aurten 228 eta 288 izan dira, hurrenez hurren. Azken urteetan gertatu bezala, aurtengo lehen hiruhilekoan ere ezkontza zibilen proportzio altua izan da, ezkontza heterosexualen %91,6 zibilak izanik; sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak gehitzen badira (denak zibilak), portzentajea %95,4ra iristen da.

Bestalde, lehen hiruhilekoko 1.004 ezkontzetan, bizilekua EAEn duten 934 gizon eta 950 emakume ezkondu dira; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi dira.

Halaber, 746 senarrentzat lehen ezkontza izan da (%79,9), eta 17 alargun eta 171 dibortziatu berriro ezkondu dira. Aurreneko aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea handixeagoa izan da (%80,4 eta 764 emakume); alargunak 7 izan dira, eta dibortziatuak 179.

Adinari so eginez, senarren artean 30 urte edo gehiagokoak izan dira %90,8, eta emazteen artean %86,4. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gizonen artean igo da, baina emakumeen artean jaitsi egin da.

Temas

Euskera