Gipuzkoako turismo bulegoetan dago salgai garraio publikoko turistentzako Basque Card txartela

Gipuzkoako turismo bulegoetan dago salgai garraio publikoko turistentzako Basque Card txartela
Lobo Altuna

Donostiako eta San Sebastian Region turismo bulegoetan ez ezik, Ordizia, Zumaia, Tolosa, Loiola, Zestoa, Zarautz, Hernani, Getaria, Pasaia eta Orioko turismo bulegietan ere dago salgai orain

DVDonostia

Gipuzkoako hamar turismo bulegotan dago salgai aste honetatik aurrera Basque Card txartela, Gipuzkoa bisitatzen duten turistek garraio publikoa erabil dezaten. Orain arte, bonu hori Donostiako turismo bulegoan eta San Sebastian Region turismo bulegoan bakarrik zegoen salgai. Orain, berriz, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzako kide gisa, Aldundiak erabaki du txartelaren banaketa eta hedapena areagotzea.

Txartelak ahalbidetzen du Gipuzkoan Mugi sisteman integratuta dagoen garraio publiko guztia erabiltzea; eskaintzak ditu eta deskontuak eskaintzen ditu hainbat museo eta ekintzatan. Gainera, lehenengo aldiz, erabiltzaileek aukera izango dute txartela kargatzeko. Sisteman sartzen diren turismo bulegoek hautatu dezakete edo salmenta eta karga zerbitzua, biak eman, edo salmentarena bakarrik.

Horrela, joan den astelehenetik, Donostiako eta San Sebastian Region turismo bulegoetan ez ezik, Ordizia, Zumaia, Tolosa, Loiola, Zestoa, Zarautz, Hernani, Getaria, Pasaia eta Orioko turismo bulegietan ere dago salgai. Aurretik, prestakuntza saioa egin da aldundian bulego horietako langileekin, nahiz eta zerbitzua irekita dagoen, Gipuzkoako beste turismo bulego batzuek ere aukera izan dezaten, edozein momentutan, zerbitzuan sartzeko.

Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak ontzat jo du neurria, eta azpimarratu du «urrats bat gehiago» dela «kalitatezko turismo baten aldeko apustuan, jasangarria eta Gipuzkoako herritar guztiengan eragin onuragarria duena«.

Antonio Aiz Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzako presidenteak ere begi onez hartu du ekimena, «turismoaren eta garraioaren arteko sinergiak» sortzen dituela argudiatuta. Helburutzat jo du «turistek erraztasunez mugitu ahal izatea Donostiatik, lurralde osotik, eta Bilbora edo Gasteizera bidaiatu ahal izatea«, Mugi sisteman integratutako hiri eta hiri arteko garraio zerbitzu guztiak erabiliz.

Temas

Euskera