

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 1 de febrero 2025, 18:42
Unibertsitateko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta enplegagarritasuna sustatzeko eta Gipuzkoako lurraldeko familia enpresetara talentu gaztea erakartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Deustuko Unibertsitateak eta Rural Kutxak. Sinadura ekitaldian izan ziren uan José Etxeberria errektorea eta Mónica Zuazaga Bizkaiko lurralde arduraduna.
Sinatu berri den hitzarmenak Medikuntzako ikasleei nazioarteko praktikak egiteko aukera emango die Erkidegoetatik kanpoko herrialdeetan, bereziki Latinoamerikan. Nazioarteko mugikortasuneko programa hori Osasun Zientzien Fakultateko ikasleei zuzenduta dago eta curriculumaren barruko 300 orduko praktikak jasotzen ditu, martxotik maiatzera egingo direnak, 4. mailan, eta 1.000 eurorainoko laguntza-poltsa izango da ikasle bakoitzeko.
Praktiketako esperientzia horren bitartez, Deustuko Unibertsitateak nahi du Medikuntzako ikasleek lanerako ikuspegi zabalagoa izan dezaten, etorkizuneko lanbiderako funtsezko gaitasunak jaso ditzaten, esaterako taldean lan egitea, elkartasuna eta aniztasunari erantzutea, besteak beste.
Bestalde, hitzarmen horrek Familia Enpresan sartzeko praktiketako programa babestea ere jasotzen du, Antonio Aranzábal Fundazioaren eta Deusto Business Schoolen Familia Enpresaren Katedraren barruan. Helburua talentu gaztea Gipuzkoako familia enpresetara erakartzea eta unibertsitateko ikasleen artean enpresa horiek ezagunago egitea da, prestakuntzarako eta etorkizuneko enplegurako alternatiba interesgarri gisa erakusteko. Era horretara, lurraldean sustraiak dituzten enpresa proiektuei eta talentuari eutsi nahi zaie, ondo prestatuta dauden gazteak eta proiektu interesgarriak beste toki batzuetara joatea saihesteko. Programak hiru fase ditu: prestakuntza saioak adituen eskutik; Gipuzkoako familia enpresen proiektuen aurkezpenak; eta ikasle bakoitzeko, batez beste, 150 orduko murgiltze praktiko indibiduala lurraldeko familia enpresetan. Programa hori garatzen laguntzeko, 25.000 eurorainoko aurrekontua izango da. Hirugarren edizioan, iaz, Deusto Business Schooleko Donostiako campuseko 17 ikaslek eta 15 enpresak parte hartzea lortu zen.
Lankidetza horrekin, Rural Kutxak tokiko eta hurbileko finantza erakunde gisa duen tokia aldarrikatu nahi du, lurraldearen garapen jasangarriarekin konpromiso sendoa duela erakutsirik, gizarte ekintzatik garatzen dituen ekimenei esker, osasun arloan, hezkuntzan, ekintzailetzan edo ingurumenean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.