Frantziako nekazaritza ministroak Landetako zerrategiak bisitatu zituen atzo

Frantziako nekazaritza ministroak Landetako zerrategiak bisitatu zituen atzo

Ekoizpenaren mantsotzea jorratzeko Parisen biltzea proposatu zuen Didier Guillaumeek

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Egur eskasiak Landetako zerrategien ekoizpenean eragiten ari den mantsotzea ekiditeko asmoz, industrialariek zuraren garraioa merkatzeko eskatu diote ministroari.

«Beti da erraza gobernuari dirua eta, aldi berean, zergen eta prezioen jetsiera eskatzea» erantzun du Guillaumeek, aukera hori oraindik mahai gainean dagoela onartu duen arren. «Legezkoa al da egurraren garraioa diru-laguntzen bidez sustatzea? Ez al litzateke hori lehiakortasuna distortsionatzea ? Hori da aztertzen ari garena.»

Egoerari nola aurre egin adosteko, ministroak hurrengo hilabeteetan Parisen biltzera gonbidatu ditu sektoreko ordezkariak, bertan konponbide bat aurkitzeko konpromisu tinkoa agertu duelarik.

Izan ere, 2009an Klauss ekaitzak basoko zuhaitzen %30 erauzi ondoren, egurraren prezioak nabarmen egin zuen behera, zerrategien ekoizpena bultzatuz. Egun, ekaitzak eragindako egur soberakina agortu ondoren, prezioen igoera azkar eta handiak zuraren sektoreko ekoizpen geldotu du.