

Secciones
Servicios
Destacamos
Euskarazko literaturak Nafarroan bizi duen egoera aztertzeko 'Euskal Literatura Nafarroan (1975-2025). Sortzaileen begirada' jardunaldiak antolatu dituzte lurraldeko idazleek Iruñean ostegunetik larunbatera, maiatzaren 8tik 10era. Zitaren berri emateko agerraldian izan dira Jabier Arakama Euskarabideko zuzendari-kudeatzailea, Sagrario Aleman Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkaria eta Castillo Suarez idazle eta euskaltzain osoa
Suarezek xehatu duenez, «egitasmo hau 2023. eta, batez ere, 2024. urtean zehar hainbat bilera eta kontaktu egin zituen Nafarroako euskal idazle talde batena da». «Guztion kezka da euskal literaturak Nafarroako gizartean duen ikusgarritasun eza. Uste dugu arazoa ez dela konponduko jardunaldi hauek eginda, baina, halaber, uste dugu bide luze baten hasiera izan daitekeela», gaineratu du.
Hala, maiatzaren 8an abiatuko da egitasmoa Koldo Izagirrek 18:30ean eskainiko duen Lurralde berri bat' hitzaldiarekin. Joan diren 50 urteetan euskaraz argitaratu diren nobelen gaineko azterketa zabal bat egingo du, eta izan dituzten kritikak aztertuko ditu. Kritikarien begietatik ikusita, nobelagintza horrek eduki dituen ezaugarriak eta dohain literarioak nabarmenduko ditu.
Biharamunean 18:30etik aurrera Irati Jimenez idazleak hiru belaunaldi, Angel Erro, Aingeru Epaltza eta Oihane Zuberoa, batuko dituen mahai ingurua gidatuko du
Azkenik, larunbatean maiatzaren 10ean, errezitaldia izanen da Kondestable jauregian, 12:00etan, 'Lur bat zedarritzeko hitzak' izenburupean, eta beren poemak irakurriko dituzte Iosune de Goñik, Izaskun Igoak eta Esti Martinez Diaz de Ceriok. Errenazimentuko eta barrokoko musika egiten duen Danserie Ensemble taldeak girotuko du ekitaldia.
Arakamak era honetako egitasmoen garrantzia nabarmendu du, baina aitortuz garrantzitsua dela, baita, halakoetan berehalako itzulpena jartzea, mezua erdal komunitateari ere helarazteko.
Era berean, Alemanek erakundeetatik jasotako babesa eskertu du, eta esan du jardunaldi hauek baliagarriak izan daitezkeela nafar gizarteak euskal literaturaz eta bereziki nafar literaturaz pertzepzio handiagoa izateko: «Balio beharko lukete, baita ere, Nafarroako kultur eragile guztiak lurraldeko literaturaren egoerari gehiago erreparatzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.