Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa sustatzeko 18. deialdia
Irailaren22ra arte bidali ahalko dira Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako ekimenerako proposamenak
J. A.
Miércoles, 25 de junio 2025, 12:35
Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea ireki dute irailaren 22ra arte. Aurreko urteetan bezala, euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke, betiere oinarri zientifikoa badute edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte. Honen baitan, diziplina askotatik proposatutako lanak izan daitezke, gainera, hala nola soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik, komunikazio zientzietatik edo bestetik.
Egilea banakakoa edo taldea izan daiteke, aurretik argitaratu gabeak izango dira (paperezko argitalpenean zein Interneten), luzeera aldetik 30.000 eta 60.000 karaktere artekoa izan beharko da zuriuneak barne eta hau laguntzeko beste bi testu osatu beharko dira: 8-10 lerroko laburpena eta 4-6 hitz gako.
Behin epea amaituta, antolakuntzak lanak baloratzeko eta saridunak hautatzeko berariazko epaimahaia osatuko du. Bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ordezkari bat, Euskal Herriko Unibertsitatearen bi ordezkari eta Soziolinguistika Klusterrak izendatutako bi ordezkari (horietako bat Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria).
Ebazpenean hiru sari emango dira: lehen saria 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat izango da, bigarrena 1.300 euro eta hirugarrena 1.000 euro.
18 urteko ibilbidea
Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariak izenarekin Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.