Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Miren Azkarante, Ibon Sarasola, Eva Ferreira, Xabier Arauzo eta Junkal Gutiérrez, aurkezpenean. Pankra Nieto
'Egungo Euskararen Hiztegia'

Euskararen «hiztegirik zehatzena eta zabalena» aurkeztu dute

2008an abiatu zen proiektua Ibon Sarasolaren gidaritzapean eta hark garatu du lexikografia lanaren parterik handiena

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 14 martxoa 2023, 16:07

Comenta

2008an abiatutako proiektua amaituta, astearte honetan aurkeztu dute 'Egungo Euskararen Hiztegia', 70.751 sarrera, 251.153 adiera, 529.227 adibide eta 663.172 hitz multzo biltzen dituen lana. Une honetan euskara-euskara «hiztegirik zehatzena eta zabalena» da, Ibon Sarasola UPV/EHUko irakasle ohi, Euskaltzain emeritu eta hizkuntzalari eta filologoaren gidaritzapean ondua. Hark garatu du lexikografia lanaren parterik handiena, Josu Landaren laguntzarekin.

Egindako lana ikaragarria izan den arren, horrekin gozatu duela azpimarratu du Sarasolak. «Oso ondo pasatu dut, gozatu egin dut. Esan ohi zen bezala, pipa pasatu dut». Gogoratu du, halaber, hiztegiak egitea ez zela buruan zuen lana, harik eta Koldo Mitxelenarekin izandako topaketa batek, fitxa maneiaezin ugariz josita ikusi zuenak, horretaz interesatzera deitu zuen arte. «Horrelako hiztegi bat egitea, egungo teknologiaren laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke», gaineratu du.

Eva Ferreira errektoreak, Junkal Gutierrez Euskara, Kultura eta Nazioartekotze errektoreordeak, Itziar San Martin Euskara Institutuko zuzendariak, Pello Salaburu 'Egungo Euskal Hiztegia'-ren sustatzaileak, Miren Azkarate Euskara Institutuko zuzendari ohiak, Ibon Sarasola EHUko irakasle ohi, hizkuntzalari eta euskaltzain emerituak eta Xabier Arauzo Bizkaiko Aldundiko Euskara zuzendari nagusiak parte hartu dute aurkezpenean.

Halako tamaina izanda, noski, online eskegi da jada UPV/EHUren webgunean nahi duen orok kontsulta dezan. Izan ere, paperean argitaratuko balitz 30 bat liburuki beharko lirateke, «16.000 bat orrialde» aurkezpenean Eva Ferreira unibertsitateko errektoreak xehatu duenez. «Tamaina aldetik aparta da, dimentsio fisikoa adierazten du, noski, baina batez ere bere asmo intelektuala ere», azaldu du. Ildo horretan, proiektuaren beste ezaugarri garrantzitsu bat azpimarratu nahi izan du: erabilgarritasuna. «Interesa duten guztien eskura egongo da, EHUren nortasuna islatzen du eta euskal hizkuntza eta kultura zaindu eta garatzeko bidean beste pausu bat da».

'Egungo Euskararen Hiztegia' erabilera errealean oinarritua dago eta 15 urte hauetan zehar Euskara Institutuak garatu eta 2000-2006 urte bitartean publikatutako 25 milioi testu-hitzez osatutako 'Ereduzko Prosa Gaur' corpusa izan du ardatz. «Hitz guztiak jaso ditu lan berriak, horrek eman dio duen tamaina», adierazi du aurkezpenean Itziar San Martin Euskara Institutuko zuzendariak. «Erreferente izango da, hiztegiaren izenak dioen bezala, egungo euskararen lexikoa jasotzen baitu», xehatu du.

Hori bai, hitz eta terminoak jasotzetik askoz harago doa Miren Azkarate Euskara Institutuko zuzendari ohiak azpimarratu bezala. Sarrera hauetan, izan ere, hitza ageri den testuingurua erakusten da, iturburua, hau da, nork non erabili duen eta baita hitz multzoen maiztasunen inguruko informazioa ere jasotzen du, hau da, hitz jakin bat zein beste hitzekin erabili ohi den, gutxienez hiru aldiz. Sarrera hauetan, izan ere, hitza ageri den testuingurua erakusten da, iturburua, hau da, nork non erabili duen eta baita hitz multzoen maiztasunen inguruko informazioa ere jasotzen du, hau da, hitz jakin bat zein beste hitzekin erabili ohi den, gutxienez hiru aldiz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen «hiztegirik zehatzena eta zabalena» aurkeztu dute

Euskararen «hiztegirik zehatzena eta zabalena» aurkeztu dute