Borrar
Ale bereziaren aurkezpeneko argazkia. sabino arana fundazioa
Euskararen etorkizuneko erronkak aztergai 'Hermes' aldizkarian

Euskararen etorkizuneko erronkak aztergai 'Hermes' aldizkarian

Aldizkaria argitaratzen duen Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatu zuten mintegiaren isla dela adeirazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak

Jueves, 29 de julio 2021, 16:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Hermes' pentsamendu eta historia aldizkariaren 69. zenbakiak azterketa sakona jaso du euskarak etorkizun hurbileko euskal gizartean izango dituen aukera eta erronkei buruz, hainbat arlotako adituren eskutik. Adituon iritziz, «teknologia berriak baliatzea da helbururik behinenetakoa, munduan agertu, bizirik egon eta hizkuntza bizia izateko».

Hain zuzen, Euskaltzaindiak eta aldizkaria argitaratzen duen Sabino Arana Fundazioak elkarlanean antolatutako mintegi batean parte hartu zuten hizlari, gizarte esparru ezberdinetako aditu eta antolakunde esanguratsu batzuetako ordezkarien gogoeten emaitza da aldizkariaren azken zenbakian bildutakoa, bere arduradunek aurkezpenean jakinarazi dutenez.

Horrela, besteak beste, Erramun Osa (Euskaltzaindia), Xabier Barandiaran (Deustuko Unibertsitatea), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Iñaki Iurrebaso (EHU), Andoni Eizagirre (Mondragon Unibertsitatea), Ane Urizar (Mondragon Unibertsitatea), Felix Zubia (Donostia ospitalea), Arantza del Pozo (Vicomtech) edota Igor Leturiaren (Elhuyar) ekarpenak jaso dira aldizkarian.

Ale bereziaren aurkezpenean, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioko presidenteak azpimarratu du 'Hermes' aldizkariaren ale honen helburu nagusia «euskararen erabilerari lotutako etorkizuneko joerak aztertzea» izan dela, «egun darabilgun hizkuntza biziberritzeko prozesuan kontuan har daitezen».

Bestalde, Andres Urrutia euskaltzainburuak gogorarazi du Euskararen Akademiak askotariko lankidetzak garatzen dituela, horietako bat Sabino Arana Fundazioarekin, betiere euskararen eta euskal kulturaren inguruabarrean. Lan ildo horri dagokionez, nabarmendu du «ohiko» bihurtu zaiela bi erakundeoi «mintegi eta jardunaldiak antolatzea eta horien lekukotza eskaintzea paperezko euskarrian eta linean».

«Oraingo honetan, iazko uztailean eginiko mintegiaren emaitza oparoa, askotariko iritziz eta ekarpenez osatu baita, kaleratu dugu, etorkizuneko euskal gizartean begirada jarrita. Euskara eta euskal kultura etorkizuneko ingurumarian ardatz hartuta, eleaniztasuna, kultura aniztasuna eta teknologiak berriak jorratu dira zenbakian», adierazi du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios