Secciones
Servicios
Destacamos
Euskararen eredu estandarra zabaldu eta gizarteratzeko, besteak beste, sinatu dute astelehen honetan Euskaltzaindiak eta EITBk 2025-2028 aldirako lankidetza-hitzarmena. Bertan hainbat egitasmo eta argitalpen zehazten dira, esaterako bikoizketako estilo-liburua eta Gabriel Arestiren omenezko ekintzak. Euskararen akademiak Bilbon duen egoitzan izan dira lankidetza-hitzarmen sinaketa-ekitaldian Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Urrutiak azaldu du ingurune digitalari ere bidea egingo zaiola lankidetza honetan, «hurrengo urteetako hizkuntzaren premiak hortik etorriko direlako». Hala, EITBk sortzen duen euskarazko testu masa, ahozkoa zein idatzizkoa, Euskaltzaindiaren Euskararen Erreferentzia Corpusean (EEC) jasoko da, berau adimen artifizialaren inguruabarrean, erreferentziazko lanabes bilakatzeko asmoz.
Euskararen «normalkuntza» laguntze eta lantze funtzionala indartze aldera hainbat ekimen egingo dira, baita euskara hedabideetan normalizatzen aurrera egiteko, eta euskalkien eta hizkeren aberastasuna zaintzeko. Besteak beste, prestakuntza-saioak, argitalpenak, bikoizketako estilo-liburua eta Gabriel Arestiren omenezko ekintzak sustatuko dituzte elkarlanean.
Bere aldetik, Aldekoak azpimarratu du «erronka handiak» direla epe labur-luzera eta «euskararen etorkizuna» dela jokoan. Honen bizirauterako gazteen garrantzia nabarmendu du eta hauei bideratutako ekintzen artean azpimarratu ditu Primeran, Makusi edo Guau plataformak. «Erabiltzaile gazteak euskarara erakarri nahi ditugu, kalitatezko edukiak emanez, jakin baitakigu belaunaldiz belaunaldiko euskararen transmisioan paper garrantzitsua dugula», azaldu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.