

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 11 de enero 2025, 11:26
Euskaltzaindiak Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin antolatutako 'Euskara ibiltaria' erakusketa interaktiboa ireki dute ostegun honetan Zabalganako gizarte etxean. Erakusketaren xedea euskararen aberastasuna eta aniztasuna erakustea da, euskalkiak biltzen dituen 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'-ren bidez, eta urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai.
Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzia Maria Nanclaresek, 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa' proiektuaren zuzendari Adolfo Arejitak eta Laboral Kutxako Arabako komunikazio arduraduna Kepa Ortiz de Urbinak aurkeztu dute erakusketa prentsaurrekoan ostegun honetan.
Nanclaresek ekimenaren garrantzia azpimarratu du, «gure hizkuntzari, hau da, gure ondare kultural nagusiari, balioa ematen diolako». «Hizkuntza da erakusketaren protagonista eta hari nagusia, eta euskararen hitzak eta soinuak irakurtzeko, entzuteko, usaintzeko eta haiekin jolasteko aukera ematen digu, haien moldakortasuna eta aberastasuna ezagutzeko», gaineratu du.
Bestalde, Arejitak azaldu duenez, 1980ko hamarkadan 'Hizkuntza Atlasa' lantzen hasi zirenean, «euskal hiztunek altxor hori eman ziguten, eta orain, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli nahiko lioke», lana Euskaltzaindiaren webgunean dauden 11 liburukitan baitago jasota.
Erakusketaren beste helburuetako bat egitasmoaren historia gizarteratzea eta hizkuntza atlasa lantzeko erabilitako metodologia eta materialak ezagutzera ematea dela zehaztu du.
«Bost zentzumenei eragin»
'Euskara ibiltaria' «bost zentzumenei eragiten dien» erakusketa da, eta, bisitariei aukera emango die hizkuntza atlas bat zer den jakiteko. Horrela, Zabalganako gizarte etxera doazenek XIX. eta XX. mendeetako bizimodua, gizartea eta ohiturak ezagutuko dituzte.
Erakusketal bost atal ditu: 'Tokiak', 'Materialak', 'Argia eta soinua', 'Natura' eta 'Bizitza'. Bakoitzak atlaseko mapen aukeraketa du ikusgai, bisitariei modu bisualean erakusteko euskalkiak eta lexikoa eta izen zein aditz morfologia. Gainera, herri hizkeren aberastasuna bistaratzeko jolasak, animazioak eta audioak ere daude.
'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa' prestatzeko, 145 tokitako 319 lagunei 2.875 galdera egin zizkieten (Arabako udalerri bat, Bizkaiko eta Gipuzkoako 36na, Nafarroako 27, Lapurdiko 15, Nafarroa Behereko 18 eta Zuberoako 12). 1987 eta 1992 artean, elkarrizketen 5.000 ordu baino gehiago grabatu zituzten.
'Euskara ibiltaria' erakusketa Zabalganako gizarte etxean egongo da urtarrilaren 30era arte, 08:00etatik 22:00etara. Doako bisita gidatuak ere antolatu dira; lehenengoa ostegun honetan bertan egingo da, 18:00etan, eta bigarrena urtarrilaren 18an, 11:00etan; parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora idatzita edo 945 16 15 88 telefono zenbakira deituta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.