Euskara «hitzetatik ekintzetara» eramateko deia zabalduko du 22. Korrikak
Amurrion abiatuko da 2022ko martxoaren 31n, eta Donostian amaituko apirilaren 10ean. 'Hitzekin' du leloa, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko ditu
nerea azurmendi
Asteazkena, 17 azaroa 2021, 13:23
Orain urtebete pasatxo aurten egitekoa zen Korrika atzeratzeko erabakiaren berri eman zuten Donostiako San Telmo Museoko areto berean iragarri dute AEKk eta Korrikak badatorrela 22. edizioa. 'Hitzekin' leloaren bitartez, euskara «hitzetik ekintzetara» eramateko deia zabalduko du Euskal Herri osora, baita Euskal Herritik kanpo ere.
AEKko koordinatzaile nagusi Alizia Iribarrenek aurreratu duenez, Amurrion hasiko da martxoaren 31n eta, 11 egunez Euskal Herrian barrena ibili ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Bien bitartean, 2.500 kilometro inguru korrituko dituzte lekukoak eta haren barruan sartuko den mezuak, azken egunera arte sekretua izango denak. Urtarrilaren 17 ingururako aurreikusita dagoen agerraldian zehaztuko dute 22. Korrikaren ibilbidea. APPa ere agerraldi horretan aurkeztuko da.
Aurreikuspenak, baina, inoiz baino behin-behinekoagoak dira pandemiaren gorabeheren ondorioz. «Unean unean joango gara aztertzen eta eta moldatzen», adierazi du AEKren Artezkaritza Kontseiluko lehendakari eta Korrika Batzordeko kide den Aitziber Balantzategik. Korrika, alegia, lasterketa baino gehiago da, baina milaka lagun errepideetara ateratzen dituen korrikaldia da ekimenaren funtsa, eta horri «modu ahalik eta ohikoenean» eusten saiatuko dira.
Konpromisoa eta ekina
Hamar egun lehenago, urtarrilaren 7an, omenaldia jasoko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, okerrik ez bada Gure Zirkuak Tolosan jarrita edukiko duen karpan. Milaka haur eta gurasorengan eragin duen «34 urteko ibilbidea» eskertuko diete horrela Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguezi.
«Pandemiak askoren bizitzetatik eta plaza askotatik ia errotik ezabatu du euskara, premiazkoa da bultzada»
«Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea»
Balantzategiren esanetan, «beren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako» erabaki dute aurten saria ematea «Euskal Herriko pailazo ezagunenei». Euskararen transmisiorako izan duten rolean ere jarri du azpimarra: «Azken batean, haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute, eta zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek, haien hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote».
Covid-19ak zeharo baldintzatu duen urte eta erdia ez da alferrik galdu, gauza asko egin baitira euskalgintzaren arloan. Hala ere, Iribarrenen ustez «larrialdi linguistikoaren argi gorriak pizten hasiak dira», eta premiazkoa da «bultzada sendoagoa ematea eta euskararen aldeko kontzientzia hauspotzea».
Izan ere, «pandemiak askoren bizitzetatik eta plaza askotatik ia errotik ezabatu» duen honetan, Korrika bezalako ekimenak inoiz baino beharrezkoagoak direla nabarmendu du Alizia Iribarrenek, «euskararen aldeko uholdea» berreskuratzea ekarriko duelako.
22. Korrikaren leloak kontzientziatik, hitzetik, ekintzetara igaro behar dela aldarrikatzen du. «Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da: euskara hitzetik ekintzara eramateko unea», alegia.
Dirua, garrantzitsua
«Aldekotasunik konpromisora» jo behar dela adierazi du Aitziber Balantzategik, «eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko».
Alde horretatik, datorren urtean Korrika ez da izango euskararen inguruko aktibazio jarduera erraldoi bakarra, hurrengo egunotan aurkeztuko den hirugarren Euskaraldiak ere izango baitu tokia 2022ko euskararen agendan.
Ekimen biek partekatzen duten xedea da euskaldunek zein euskaldun ez direnek, gizabanakoek zein erakundeek, hitzetik ekintzetarako jauzia egitea. Korrikari dagokionez, «orain da 22. tantoa egin eta partida irabazteko unea». Edizioari lotuta, pilotari lotutako ideia hori lantzen du spot laburrak. Kanta eta bideoklipa ezagutzeko itxaron egin beharko da, abenduaren 16an aurkeztuko baitituzte.
Korrikaren helburu nagusietako bat euskararen aldeko kontzientzia suspertzea da, baina bigarrena ere ezin da ahaztu, Korrikak biltzen den dirua garrantzitsua baita AEKren euskaltegientzat.
Alizia Iribarrenek adierazi du EAEn, batez ere irakasleen lan baldintzei dagokienez, ahalegin handia egiten ari dela administrazioa, eta Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere nabarmen egin dutela gauzek hobera beste garai batzuekin alderatuz. Hala ere, «euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak, eta ezinbestekoa da Euskal Herri osoak nahitaezkoa duen helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea».
Aurreikuspenak, baina, inoiz baino behin-behinekoagoak dira, pandemiaren gorabeheren ondorioz. «Unean unean joango gara aztertzen eta eta moldatzen», adierazi du AEKren Artezkaritza Kontseiluko lehendakari eta Korrika Batzordeko kide deb Autziber Balantzategik. Korrika, alegia, lasterketa baino gehiago da, baina milaka lagun errepideetara ateratzen dituen korrikaldia da ekimenaren funtsa, eta horri «modu ahalik eta ohikoenean» eusten saiatuko dira.
Argi gorriak
«Pandemiak askoren bizitzetatik eta plaza askotatik ia errotik ezabatu» duen honetan, Korrika bezalako ekimenak inoiz baino beharrezkoagoak direla nabarmendu du Alizia Iribarrenek, «euskararen aldeko uholdea» berreskuratzea ekarriko duelako.
Covid-19ak zeharo baldintzatu duen urte eta erdia ez da alferrik galdu, gauza asko egin baitira euskalgintzaren arloan. Hala ere, Iribarrenen ustez «larrialdi linguistikoaren argi gorriak pizten hasiak dira», eta premiazkoa da «bultzada sendoagoa ematea eta euskararen aldeko kontzientzia hauspotzea». Alde horretatik, datorren urtean Korrika ez da izango euskararen inguruko aktibazio jarduera erraldoi bakarra, hurrengo egunotan aurkeztuko den hirugarren Euskaraldiak ere izango baitu tokia 2022ko euskararen agendan.
Biek partekatzen duten xedea da euskaldunek zein euskaldun ez direnek, gizabanakoek zein erakundeek, hitzetik ekintzetarako jauzia egitea. Korrikari dagokionez, «orain da 22. tantoa egin eta partida irabazteko unea». Pilotari lotutako ideia hori lantzen du spotak.
Korrikaren helburu nagusietako bat ruskararen aldeko kontzientzia suspertzea da, baina bigarrena ere ezin da ahaztu, Korrikak biltzen den dirua garrantzitsua baita AEKren euskaltegientzat eta beste proiektu batzuentzat. Alizia Iribarrenek adierazi du EAEn, batez ere irakasleen lan baldintzei dagokienez, ahalegin handia egiten ari dela administrazioa, eta Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere nabarmen egin dutela gauzek hobera beste garai batzuekin alderatuz. Hala ere, «euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak, eta ezinbestekoa da Euskal Herri osoak nahitaezkoa duen helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea».