Borrar
LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko manifestazioa, Donostian Lobo Altuna
Euskadiko gorroto-delituen %30, sexu-orientazioagatik edo -identitateagatik

Euskadiko gorroto-delituen %30, sexu-orientazioagatik edo -identitateagatik

sexu-askapenaren aldeko borrokan jarduteko ahalegin guztia egin duen jende guztiari eskerrak emateko adierazpena egin du Berdindu! LGTBI kolektiboarentzako Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta laguntza-zerbitzuak

DV

Donostia

Viernes, 28 de junio 2019, 16:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

LGTB+ kolektiboaren erresistentziak ez ziren 1969ko ekainaren 28 hartan hasi, New Yorken, ez eta duela 40 urte ere, Errenterian, Francis erail zutenean. Zoritxarrez, amorruz eta ezintasunez betetako une horiek agurkotasun handia izaten jarraitzen dute, gorroto delituen oroigarri eta borrokarako sinbolo bezala. Hain zuzen, sexu-askapenaren aldeko borrokan jarduteko ahalegin guztia egin duen eta gaur egun, oraindik, antolatzen jarraitzen duen jende guztiari eskerrak emateko adierazpena egin du Berdindu! LGTBI kolektiboarentzako Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta laguntza-zerbitzuak.

«Agerikotasun lesbiko, trans edo bisexualaren aldeko, transexualitatearen despatologizazioaren aurkako edota LGTBI+fobiaren aurkako egunek bat egingo dute gaur, garenak eta garen bezalakoak izateko eta desiratzen dugun bezala desiratzeko (bakoitzak bere moduan) harrotasuna aldarrikatuko dugun egunean», adierazi du erakundeak.

Berdinduk adi jarraituko duela azaldu du, azken urteotan tolerantziarik ezaren inguruko mugimendu politikoak areagotu egin direla ikusita, bai eta eztabaida politikoan gure gizartean dagoeneko normalizatuta dauden LGTB+ kolektiboaren eskubideak jartzeko ahaleginak gero eta gehiago direla ere. 2018an, EAEn erregistratutako gorroto-delituen %30 sexu-orientazioarekin edo -identitatearekin zuen zerikusia; alegia, gorakada egon da, aurreko urtearen aldean.

Nabarmendu dute, baita ere, ILGA txostenaren arabera, 70 estatuk sexu bereko pertsonen arteko harremanak kriminalizatzen jarraitzen dutela, eta zenbait herrialdek, Indiak, Trinidad eta Tobagok eta Angolak besteak beste, lege horiek indargabetu berri dituztela.

«Euskal gizarteak aniztasunaren konpromisoa sinatu duelako harro gaudela adierazi nahi dugu. Urterik urtera, hainbat eremutako pertsonari jarraitzen diegu arreta, prestakuntza eta orientazioa ematen, eta esan dezakegu harrera gero eta hobea dela eta gero eta gehiagok bizi dezaketela beren sexualitatea askatasunez», gaineratu dute.

Transexualitatea despatologizatzeko aurrerapenak gero eta handiagoak dira, trans pertsonek, beren familiek, elkarteek eta kolektiboek egiten duten etengabeko lanari esker; ez dute atzerapausorik egiten beren aldarrikapenetan, eta beste kolektibo, erakunde, alderdi politiko, erakunde eta pertsona batzuen laguntza dute. Horrela, aurtengo maiatzaren 15ean, Eusko Legebiltzarrean sexu-identitatearen autodeterminazioa aitortzeko transexualitateari buruzko egungo legea aldatzeko proposamena onartzea lortu dute. Kasu honetan, horrek dagoeneko onarpen soziala du eta legezko aitorpena behar du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios