Euskadiko etxebizitza-politika 'Responsible Housing 2019' Europako sarietan finalista

Viviendas de protección oficial en Morlans, Donostia./ Jose Usoz / DV
Viviendas de protección oficial en Morlans, Donostia. / Jose Usoz / DV

Europako hamasei herrialdek aurkeztutako 86 proiektuen artean hautatua izan da

EL DIARIO VASCO

Etxebizitza Sailak 2015ko Etxebizitzaren Euskal Legeak jasotako helburuak garatzeko abian jarritako Etxebizitza Arduratsua politika 2019ko Europako Sarietarako —European Responsible Housing Awards— bost finalistetako bat da. Irabazlea datorren ekainaren 6an ezagutuko da, Lyonen.

Etxebizitza Arduratsurako Europako Ekimenak sustatzen dituen sarietan, Etxebizitza Sailaren proiektua gizarte-etxebizitzaren alorrean komunitate-partaidetza eta aliantza estrategikoak sustatzen dituen ekimen onenak saritzen dituen kategorian hautatu dute finalista.

Datorren ekainaren 6an, Gizartxe Etxebizitzaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan egingo duten ekitaldian izendatuko dituzte kategoria bakoitzeko irabazleak, Lyongo Unibertsitate Katolikoan. Maizterren Nazioarteko Sindikatua buru gisa, maizterren sindikatu nazionalek, erakunde zibilek, toki-agintaritzako elkarteek, finantza-erakundeek, akademia-erakundeek eta etxebizitzako profesionalek osatu dute epaimahaia.

'Let's talk about housing' —hitz egin dezagun etxebizitzari buruz— lelopean, Etxebizitza Sailaren proposamenak, eragile publiko eta pribatu zein herritarrekin batera, 2018-2020 Etxebizitzari buruzko Plan Estrategikoa definitzeko abian jarritako partaidetza- eta komunikazio-prozesu eta tresnak biltzen ditu.

Gainontzeko finalistak Austriako 'Segurtasunez elkarrekin bizi', Holandako 'Bizitzaz betea', Frantziako 'Kaleidoskopio' proiektua —Villeneuve-Saint-Georges herrian— eta Alemaniako 'Zaintzak auzoan bermatuta' programak izan dira.