Euskadik euskal errepideen mapa osatu du

Transferentzien Batzorde Mistoa, pasa den astean, Lakuan./Irekia
Transferentzien Batzorde Mistoa, pasa den astean, Lakuan. / Irekia

AP-68a bereganatu zuen aurreko astean, eskualdatzeke zegoen azkena

EL DIARIO VASCO

Autobidearen transferentzia Euskadiri egitea sinatzeko bildu zen pasa den astean Transferentzien Batzorde Mistoa Lakuan.

Sinatutako akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, urtero, gutxi gorabehera 2 milioi euro deskontatuko ditu Kupotik. Hau da, 31 milioi euro pasatxoren % 6,24, hori baita Espainiako Gobernuak urtero Estatuko autobideak finantzateko aurrekontuan jaso duen kopurua. Eusko Jaurlaritzak Estatuaren posizioa subrogatuko du, 2026ra arte, Abertis enpresaren administrazio-emakidaren kontratuan. Horrela, euskal errepideen %100 euskal erakundeen titulartasunekoa da.

Eusko Jaurlaritzak pauso onuragarritzat jo du akordio hau, bere konpromiso eta helburu nagusietako bat hurbiltzen bai du: Gernikako Estatutua osorik bete dadin lortzea, autogobernu aitortua. Akordio berri horrek elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez Gernikako Estatutua osorik betetzea bideragarria dela erakusten du eta, gainera, Itunaren harreman itunduaren eta alde bikoaren eredu historikoa aitortu eta sendotzen da.