Eskaintzen publizitate eskuorria gordetzea, «oso komenigarria»

Eskaintzen publizitate eskuorria gordetzea, «oso komenigarria»
Fotolia

Balizko erreklamazioetarako eskaintzen publizitate eskuorria gordea izatea gomendatu du Kontsumobidek

DVDonostia

Olga Santamaría Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak gogoratu du «oso komenigarria» dela eskaintzen publizitate eskuorria gordetzea, balizko erreklamazioetarako balioa dezaketelako.

Kontsumobideko prestakuntza jardueren erabiltzaileen artean egin den adinekoen kontsumo ohituren azterlan baten arabera, erosketako tiketa gordetzeko ohitura zabalduta badago ere (azterlanean parte hartu dutenen %75ek gordetzen du), ez da gauza bera gertatzen publizitate eskuorriekin, %32k bakarrik baitu gordetzeko ohitura, eta erreklamazio posible baten aurrean balio loteslea du enpresarentzat edo saltokiarentzat.

«Ez dago eskaintzak konparatzeko ohiturarik ere, %45ek bakarrik konparatzen baititu, eta beste baliabide bat da ezusteko desatseginak eragozteko. Alderdi horiek indartu beharrean gaude», adierazi du Santamaríak.

Azterlanean parte hartu dute 60 eta 91 urte arteko 304 pertsonak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. «Halako azterlanek aukera ematen digute hobekuntza guneak detektatzeko kontsumitzaileak kontzientziatzeko burutzen ditugun ekintzetan, eta garrantzi berezia hartzen dute adineko pertsonez ari garenean, lehentasunezko xede izan ohi baitira iruzurgileentzat eta batere etikoak ez diren praktikak egiten dituztenentzat», azaldu du.

Halaber, Santamaríak ohartarazi du pertsonek oker uste dutela kontratu bat baliogabetzeko edo atzera botatzeko eskubidea erabiltzeko nahikoa dela dei batekin. «Hori ez da horrela. Formulario bat bete behar da kontratua atzera botatzeko. Antzeko zerbait gertatzen da itzulketa gastuekin, eta, gehienek uste ez bezala, enpresa ez dago behartuta gastu horiek beregain hartzera», gaineratu du.

Temas

Euskera