Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko Herri Urrats JUANTXO LUSA
Herri Urrats, maiatzaren 12an Senperen

LK, esanahi anitzeko bi letra Herri Urrats 2019rako

Elekatzera, mintzatzera gonbidatu nahi ditu euskaldunak maiatzaren 12an Senperen egingo den festako leloak

miren imaz

Miércoles, 16 de enero 2019, 17:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatzaren 12an izango da Herri Urrats 2019, Senpereko lakuaren bueltan, euskararekiko eta Iparraldeko ikastolekiko atxikimendua berresteko eta, zehazki, bi proiektu laguntzeko: Bernat Etxepare Lizeoko handitze lanak eta Estitxu Robles Kolegioa berritzeko egingo direnak.

Lizeo bat eta Kolegio bat. LK. Horixe da aurtengo leloaren esanahi posibleetako bat. Asteazken honetan egin den aurkezpenean azaldu dutenez, beste asko ditu, nagusietakoa izan daiteelarik herritarrak animatzea euskara ikastera eta erabiltzera. LK elekatzea da, alegia, mintzatzea, hitz egitea... Alde horretatik, Euskaraldiarainoko haria luzatu dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festaren antolatzaileek, gogoratuz kanpainaren «arrakasta bizia».«200.000tik goiti Aho Bizi eta Belarri Prestek parte hartu dute, hizkuntza ohidurak aldatzeko ekimenean. Ipar Euskal Herrian, Euskal Konfederazioak antolatu Euskaraldian 6 000tik goiti Aho Bizi eta Belarri Prestek partehartu dute», azaldu dute, nabarmentzeko «euskara ikastea, euskaraz ikastea eta euskaraz mintzatzea, gure hizkuntzaz gozatzeko ezinbesteko urratsak» direla.

Arlo horietan guztietan ikastolek duten garrantzia ere azpimarratu dute. Azkeneko Inkesta Soziolinguistikoak erakutsi duen moduan, aurreneko aldiz eten da Ipar Euskal Herrian euskararen gainbehera, eta horretan badute zerikusia ikastolek. Badira, bestalde, 50 urte Seaskak Iparraldeko haurrei euskara eta euskaraz ikasteko aukera ematen diela. Geroz eta gehiago dira alegia ikastoletan euskaraz ikasten duten umeak, «aurten Seaskak 4.000 ikasleen heina gaindituko baitu».

Hori guztia, ordea, alferrik da mintzatzen ez bada, eta horrenbestez Herri Urratsek «Euskaraldian egin bezala, euskaraz aritzeari buruz indar egin beharra azpimarratu nahi du LK lelo hautuz 2019ko ediziorako, 'Elekatuz' lortuko baitugu gure hizkuntzari jendartean zor zaion lekua».

Laster entzungai izango den kantuaren berri ere eman dute aurkezpenean. Hitzak Maddalen Arzallusek idatzi ditu, eta En Tol Sarmiento Arabako Errioxako taldeak interpretatuko du.

Ohikoa denez, bi atariko izango ditu Herri Urratsek. Bata sagardotegi afaria, urtarrilaren 25ean Astigarragako Zapiainen egingo dena, eta Bectso Saioa. Herri Urrats eta bertsolaritzaren arteko lotura askotariko eta sendoaren lekuko den saioa otsailaren 10ean egingo da. Aurten ez denez posible izan Baionako Antzokian egitea, Senpereko Larreko gelan izango da, arratsaldeko 4etatik aurrera. Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko 8 finalistak izango dira bertan: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Sarrerak eros daitezke ikastoletan, Herri Urratsen webgunean eta Baionako Elkar dendan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios