Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako plana, motel aurrera

Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako plana, motel aurrera
Irekia

Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako Euskadiko koordinazio mahaia bildu da arazoari aurre egiteko proposamenak aurkeztu eta Emakume eta Nesken Salerosketaren kontrako Nazioarteko Egunerako ekintza bateratuak sustatzeko

DVDonostia

Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako Euskadiko koordinazio mahaia bildu da. Astelehen honetako bileran, sexu esplotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren aurkako planaren zenbait eduki landu dituzte parte hartzaileek. Besteak beste, arazoari aurre egiteko proposamenak aurkeztu dituzte.

Horrekin batera, Sexu Esplotazioa Helburu duen Emakume eta Nesken Salerosketaren kontrako Nazioarteko Egunerako ekintza bateratuak sustatzeko lanari ekin diote Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun Sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak, Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak, Fiskaltzaak, foru aldundiek eta Caritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem gizaerte erakundeek.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen du Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako Euskal Autonomia Erkidegoko mahaia. Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan bildu dira. Bilgune horretan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

2013an, Espainia zen Europar Batasunean pertsonen salerosketa gehien ematen zen bigarren herrialdea. Nazioartean, gutxi gorabehera, ia bi milioi pertsona dira salerosketa horien biktima; droga eta armen merkatuarekin soilik alderatu daitezkeen zifrak dira. Salerosketen aurka neurririk hartu zuen lehenengo herrialdea Argentina izan zen, 1913an.

Pobrezia eta desberdintasun egoerek eta gerrek, kalteberatasun gehiago sortzen duten heinean, biktima gehiagoren sorrera areagotzen dutela uste dute adituek. Horregatik, azken urteotako gatazken ondorioz milaka pertsona saldu eta erosi dituzten ustea dute.

Estatuan, 2009an onartu zen pertsonen salerosketen aurkako lehen plana. 2015ean Europako Batzordeak adierazi zuenez, auzia ez da modu eraginkorrean landu, eta ez da arazoaren bolumena murrizterik lortu. Irailaren 23an egiten da, urtero, Sexu Explotazioa Helburu duen Emakume eta Nesken Salerosketaren kontrako Nazioarteko Eguna.

Temas

Euskera