Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Elkarlanaren isla eta emaitza

"Norbanakoen urratsek erakundeen geruza behar dute. Euskarazko harremanak posible izan diten", nabarmendu du Euskararen Erakunde Publikoko presidente Beñat Arrabitek

Jueves, 23 de noviembre 2017, 15:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute ekimena aurkeztu duten eragileek. Azken hilabeteetan hizkuntzaren normalizazioaren bueltan ari diren erakundeek behin eta berriz nabarmendu dute elkarlanaren beharra, eta Euskaraldia elkarlan hori gauzatzeko "aukera paregabea" dela azaldu dute. Euskal Herri osoan ematen hasi den elkarlanerako dinamika hau herriz herri ere gauzatzea bada Euskaraldiaren helburua.

Ildo horretan, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Elena Lakaren hitzetan, "azken urteotan hainbestetan aldarrikatu dugun elkarlana ekimen zehatz baten bueltan ardaztu nahiko genuke. Herriz herri auzolanerako eta eragile arteko harremanetarako eremu izatea gustatuko litzaiguke".

Halaber, mota guztietako entitate eta erakundeek euskarazko hizkuntza praktikak eta harremanak bultzatzeko eta babesteko duten funtzioa nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, azaldu dutenez, euskarazko harremanek, hiztunen hautuaz gain, testuinguru egokiak ere behar dituzte, eta, beraz, entitateen funtzioa Ahobizi eta Belarripresten izen-ematea bultzatzeaz gain, beren funtzionamenduan euskarazko harremanetarako espazioak sortzea eta praktika hori errazteko neurriak hartzea ere badela gogorarazi dute.

Horrela, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu du euskararen erabilera errazteko instituzioetatik lan egin behar dela. "Erakundeetatik lan egin behar dugu erabilera erraztu dezaketen baldintzak sortzeko; izan ere, hainbat ingurune zailagoak dira oraindik ere euskara erabili ahal izateko. Proiektu hau eraginkorra izango da bide horretan", adierazi du.

Gainera, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak Euskaraldiaren pertsonaia nagusiak herritarrak izango direla azpimarratu du, nahiz eta, bere esanetan, euskararen erabilera handitzeko ardura partekatua den, hau da, "bakoitzarena eta molde guztietako entitateena". "Alabaina, norbanakoen urratsek erakundeen geruza behar dute. Euskarazko harremanak posible izan diten, baldintzak ezarri behar ditugu erakundeetatik. Bide horretan gure engaiamendua adierazi nahi dugu", esan du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios