Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Idoia Fernandezen hitzaldia. Etxepare institutua
Elbira Zipitria katedra jarri dute abian Montrealen McGill Unibertsitatean

Elbira Zipitria katedra jarri dute abian Montrealen McGill Unibertsitatean

Hizkuntzaren irakaskuntza, plangintza eta erabilera izango ditu hizpide

DV

Lunes, 12 de septiembre 2022, 15:57

McGill Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak Elbira Zipitria katedra jarri dute abian Montrealen elkarlanean. Euskal ikasketen katedra berriak gizarte eta kultur berrikuntza, eta hauek hizkuntzari eginiko ekarpena izango ditu ardatz eta «euskal ikasketak eta gizarte berrikuntza harremanetan jarriko dituen proiektua izango da» Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak adierazi duenez. «Bi aldeak sinetsita gaude esparru horretan, Quebeceko errealitatean eta euskal errealitatean zer pentsatu eta trukatu badagoela», esan du aurkezpenean.

Fernandez Elbira Zipitriaren soslaiaz mintzatu da. Adierazi duenez, «oso ahulduta dauden jatorrizko komunitateetan –kolonizazioa jasan zutenak- emakumeak dira hizkuntzaren transmisioaren aldeko lana egiten dutenak, eta Elbira Zipitriaren pertsona eta Euskal Herrian duela mende erdi gertatu zena esperantza iturri bat da beraientzat bide horretan ez etsitzeko».

Katedra abian jartzeko hitzarmena sinatzearekin batera, egun oso irekiera egitarau akademikoa egin zuten atzo Quebec eta Euskal Herriko adituren eta ikerlarien parte hartzearekin. Bi errealitate horietan, hizkuntza ez hegemonikoen garapenean kultur berrikuntza estrategiek izan dezaketen rola izan zuten hizpide hizlariek, horien artean, Euskal Herritik joandako hiru aditu: Idoia Fernandez, UPV/EHUko irakaslea; Miren Azkarate, UPV/EHUko irakaslea, eta Pablo Suberbiola, Sozioliguistika Klusterreko ikerlaria.

Saison Québec - Pays Basque

Euskal ikasketen katedra berri honen irekiera Saison Québec – Pays Basque egitasmoaren testuinguruan kokatzen da. Euskal kultura, sorkuntza garaikidea eta hizkuntza ardatz dituen kultur trukerako ekimen honek diziplina anitzeko eskaintza zabala eraman du Quebecera 2021. eta 2022. urteetan zehar.

Bi urte hauetan guztira ia 90 profesional eta akademiko hurbilduko dira Quebecera, egitasmoak sustatutako bost sorkuntza-egonaldi, arte eszenikoei buruzko nazioarteko lau hitzordu, hiru literatura-jaialdi, bi zinema-ziklo, lau musika-bira, arte garaikideko bi jardunaldi, erakusketa bat, mintegi akademiko bat eta euskal ikasketen katedra berri bat egingo dira denera, euskal kultura eta sorkuntza ezagutzera emateko asmoz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elbira Zipitria katedra jarri dute abian Montrealen McGill Unibertsitatean