EHUko administrazioa hobetzeko hitzarmena

Nekane Balluerka errektoreak eta Josetxo Hernandez Euskaliteko presidenteak sinatu dute hitzarmena/Arizmendi
Nekane Balluerka errektoreak eta Josetxo Hernandez Euskaliteko presidenteak sinatu dute hitzarmena / Arizmendi

Euskalitek diagnostikoa egingo du, gero Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezarri eta zabaltzeko

Euskalitek UPV/EHUko fakultate, eskola, unitate eta ikertaldeei zenbait kudeaketa arlori buruzko diagnostikoa egingo du, gero administrazio unitate guztietan Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezarri eta zabaltzeko. Eredu hori abian jartzean unibertsitate kudeaketa hobetu nahi da, langileei prestakuntza eman, lortutako aurrerapenak egiaztatu eta UPV/EHUko zentro eta administrazio unitateetan kudeaketa aurreratuaren aitorpena lortu. Nekane Balluerka errektoreak eta Josetxo Hernandez Euskaliteko presidenteak sinatu dute hitzarmena.

Gainera, Euskaliteko Ebaluazio Taldeko kudeatzaileak eta zuzendariak gradu eta masterretako ikasleekin harremanetan jarri ahalko dira garatuko duten Enpresatik Gelara zerbitzuaren bidez.

Kudeaketa Aurreratuaren Eredua gida bat da, erakundeei, erakundeen lehiakortasunean eragina duten elementu nagusienetan, hau da, emaitzak, estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta berrikuntza, beren indarguneak eta hobekuntza arloak identifikatzen laguntzeko. Eredu hori erreferente nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan erakundeak kudeatzeari dagokionez.

Hitzarmenaren bidez, besteak beste, kudeaketa aurreratuaren teknikak eta metodologiak zabaltzen eta ezagutzen lagunduko da. Bi erakundeek Unibertsitatean kudeaketa aurreratuaren kontzeptuekin lotura zuzena duten master eta doktoregoetako moduluen diseinuan jardungo dute elkarlanean.

Nekane Balluerka errektorearen iritziz, «Euskaliten KAE eredua bat dator sustatzen dugun kudeaketaren funtsezko printzipioekin: unibertsitate osoaren lana gizartearen onerako bideratzea, partaide sentimendua sendotzea, gizarte erantzukizuna sustatzea eta gure lana berrikuntzara, lehiakortasunera eta bikaintasunera zuzentzea. Hori horrela, Euskaliten lankidetza eskertu eta aprobetxatu beharreko balio erantsia da«.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos