EHUk Utriusque Vasconiae argitaletxeari aitortza egin dio

Ezkerretik eskubira, Casado de la Rocha, Iztueta, Erkizia, Apalategi eta Piñeiro/Michelena
Ezkerretik eskubira, Casado de la Rocha, Iztueta, Erkizia, Apalategi eta Piñeiro / Michelena

«Euskal kulturaren garapenean eta hedakuntzan argitaletxeak egindako ekarpena» aintzat hartu du unibertsitateak

Hilaren hasieran jakin genuen Utriusque Vasconiae argitaletxea itxiko zutela, eta egun horietan eman zuten ezagutzera, ere bai, irailaren 3tik urriaren 4ra bitartean Donostiako Carlos Santamaría Zentroan ikusgai izango dela 'Utriusque Vasconiae (2000-2018)' erakusketa eta unibertsitateari eman behar ziola funts guztia. Hemeretzi urteko bidea egin du argitaletxeak eta guztira 148 liburu plazaratu.

Ekitaldian parte hartu dute Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Antonio Casado campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendariak, Marian Piñeiro campuseko liburutegiko zuzendari ondokoak, eta Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta Utriusque Vasconiae argitaletxeko sortzaileak.

'Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae' liburuak Euskal Herri osoaren historiaren berri eman zuen lehen liburua da: Iparraldeaz eta Hegoaldeaz hitz egin zuen Arnaut Oihenart idazleak bertan. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen euskal idazle laikoa izan zen. Eleberri horren omenez izendatu zuten, hain zuzen, Utriusque Vasconiae argitaletxea, euskal pentsamendua jorratzea eta gizarteratzea izan duena xede.

Ostiralean, irailak 28, egin diete UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren Andrestegi aretoan, Donostian, aitorpena Apalategi eta Iztuetari. Hala ere, lau izan ziren, hasiera batean, argitaletxea sortu zuten lagunak: Jokin Apalategi, Maite Idirin, Paulo Iztueta eta Juani Azurmendi batzuk senarrak, besteak emazteak.

Hemeretzi urteko ibilbidea bete eta gero, 12 bilduma eta 140 izenburu baino gehiago ekoitzi dituzte. Saiakera eta ikerketa jorratu dituzte batik bat, baina baita narratiba eta poesia eta kritika literarioa ere. Giz- eta gizarte-gaiak landu dituzte batik bat.

Erakusketako antolatzaileek erakusketa-irekieran adierazi zutenez, «erakusketa honen helburua bikoitza da: alde batetik, argitaletxearen ibilbidea ezagutzera ematea; bestalde, agur duina eskaintzea, bere ekarpena eskertuz».

Orain, Euskal Herriko Unibertsitatea hasia da argitaletxeko liburuak bere ADDI biltegian sartzen. Dagoeneko 42 liburu irakur daitezke. Nahikoa da interneten ADDI eta 'Utriusque Vasconiae' klikatzea.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos