Eguraldia dela eta, autobusez egin du EuskarAbenturak hirugarren etapa

Jutsitik Donibane Garazirako etapako irudia. / EUSKARABENTURA

Giro ederrean ari da aurreneko egunak burutzen uztailaren 31an Getxon amaituko den ibilaldi luzea

Honekin batera ikus daitekeen bideoak erakusten du zein giro ederrean ari diren igarotzen EuskarAbentura ibilaldiko aurreneko egunak. Espedizioa osatzen duten gazteek eta haiekin batera bidea egingo duten helduek igandean ezagutu zuten elkar Maulen, eta aurreneko etapak, astelehenean, Jutsira eraman zituen.

Asteartean Jutsitik Donibane Garazirainoko bidea egin zuten, eta asmoa zen asteazken honetan, oinez betiere, Donibane Garazitik Orreagara bitarteko etapa egin eta Nafarroan sartzea.

Hala ere, eguraldiaren ondorioz planak aldatu behar izan dituzte, alerta egoera dela eta etapa oinez burutu beharrean autobuseez egingo baitute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos