Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Ingeniaritza Biomedikoa masterreko ikasleak, laborategiko praktiketan, pasa den urtarrilean. Jabi Rojo

100dik gora master eta 70 bat doktorego programa eskainiko ditu UPV/EHUk

Sei titulazio berri, bi Erasmus Mundus proiektu, bi master berri eta doktorego programa berri bat aurkeztu ditu unibertsitateak

Osteguna, 23 otsaila 2023, 16:39

Comenta

100 master baino gehiago eta 70 bat doktorego programa eskainiko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2023-24 ikasturtean, Gobernu Kontseiluak onartu eta ohar bitartez jakinarazi duenez. Hauen artean sei titulazio berri daude, esaterako Bioetika eta Biozuzenbidea masterra, unibertsitate arteko programa, bioetikaren arloan dauden prestakuntza premiei erantzutea xede duena, praktika klinikoak konplexutasun handia hartu duela kontuan izanda eta paradigma aldaketa bat gertatu dela profesionalen eta pazienteen arteko harremanetan.

Bestetik, bi Erasmus Mundus proiektu berriren buru izango da UPV/EHU: 'Erasmus Mundus Master in Architectural and Urban Contemporary Heritage (Arurcohe)' deritzona, XX. mendeko arkitekturari eta hiri inguruneei buruzkoa, eta ItsasIngurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra, Southampton, Bordele, Lieja eta Azoreetako unibertsitateetako eta EHUko adituen arteko eztabaiden ondorio dena eta herrialde desberdinetako 40 kide baino gehiagoko sare batean oinarrituko dena.

Hartara, zenbait Eramus Mundus masterretan partaide izateaz gain, EHUk master horietako lau gidatuko ditu. EHUren graduondoko nazioarteko eskaintza gero eta zabalagoa da. Gaur egun, nazioarteko 28 titulazio ditu; horietatik 15 titulazio bikoitzak dira (ikasleak EHUko eta atzerriko unibertsitateko titulazioak lortzen ditu).

Bestalde, bi master berriz eskainiko dira: Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia masterra eta Garaiko Historia masterra. Lehenengoak zientzia eta teknologiak sortutako erronken ikerketa filosofikoa du ardatz, eta bigarrena, berriz, unibertsitate arteko programa bat da, Espainiako bederatzi unibertsitatek lankidetzan aurrera daramatena, oraingoan EHUren gidaritzapean.

Azkenik, doktorego programa berri bat ere onartu da, Zientzia Esperimentalen Didaktika delakoa, eta horrekin 67 izango dira guztira eskainiko direnak, jakintza adar guztiak aintzat harturik. Programa berrian 14 unibertsitateko irakasle-ikertzaileek eta 17 ikertaldek hartuko dute parte.

«Programarik berritzaileenen ondoan, esperientzia eta ibilbide luzekoak egongo dira, unibertsitate sistemaren kalitatea bermatzeko Europako eta Espainiako Estatuko agentzien onespena dutenak», dio testuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 100dik gora master eta 70 bat doktorego programa eskainiko ditu UPV/EHUk

100dik gora master eta 70 bat doktorego programa eskainiko ditu UPV/EHUk