Skolaek Unescoren Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria jaso du

Skolae Berdin bidean hezkidetza programa UNESCOren nazioarteko sariketan hautagai zela iragarri zuten neskato eta emakumeentzako hezkuntza sarietan/Nafarroako Gobernua
Skolae Berdin bidean hezkidetza programa UNESCOren nazioarteko sariketan hautagai zela iragarri zuten neskato eta emakumeentzako hezkuntza sarietan / Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren hezkidetza programan hainbat eduki lantzen dituzte ikasleek, mailaren arabera egokituak, berdintasunaren kulturaren aldekoak eta indarkeria zein bazterkeriaren aurkakoak

DVDonostia

Nafarroako Gobernuaren Skolae hezkidetza programak Unescoren Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria jaso du. María Solana Arana Geroa Bai-ko Nafarroako aurreko gobernuko Foru Parlamentariak jakinarazi du sare sozial bidez. Urriaren 11n jasoko du gobernu berriak saria, Parisen.

Lau zutaberen gainean eraiki dute programa. Batetik, lantzen dute autonomia, independentzia pertsonala eta enplegua, horrela ikasketak bizitza-proiektu oso baterantz eramango gaituelakoan, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako baldintzatzaileak gaindituta.

Bestetik, kontzientzia kritikoa ere lantzen da, aldaketarako gaitasunarekin batera, ikasketak pertsona arduratsu (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo eta kritikoak sortzeko.

Sexualitatea, harreman afektiboen lanketa eta indarkeriaren prebentzioak osatzen dute hezkidetza programaren hirugarren zutabea.

Ikasketak harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko duela uste dute, «aniztasuna onartuta eta harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun». Laugarren zutabea, aldiz, lidergoa, partaidetza sozialak eta pertsona zein taldearen ahalduntzean oinarritzen da, «berdintasunetik zein errespetutik gizarte-bizitzan parte hartzeko gaitasuna emanez».

16tik 116 ikastetxera

16 ikastetxetan gauzatzen hasiko ziren Eskolae 2017-2018 ikasturtean. Asmoa da hurrengo lau urteetan ikastetxe guztietan gauzatzea. Zeharkako helburu, eduki eta ekintzak txertatu dira programan, eskola-ibilbide osorako, hau da, 0-3 etapatik 18 urteak bete arte.

Nafarroako 116 ikastetxetan ezarria dago jada. Hainbat eduki lantzen dituzte ikasleek, mailaren arabera egokituak.

Kritika gogorrak jasotakoa da programa. Orain jaso duen sariak, agian, balioko du ixteko ultraeskuindar, eliza katoliko eta gizarteko beste zenbait eragilek zabaldutako auzia.

Solanaren tokia hartuko du PSNko Carlos Gimenok. Aurreko legealdian, oposiziotik gogor egin zion kontra programari. Adierazi du, hala ere, orain proiektua defenditzeko asmoa.

Temas

Euskera