Prestakuntza Dualari buruzko I. Nazioarteko Kongresua egingo dute EHUren udako ikastaroan

Agustín Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde eta ekitaldiaren zuzendarikidea/Michelena
Agustín Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde eta ekitaldiaren zuzendarikidea / Michelena

Lleidako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu dute kongresua ekainaren 17rako. Carlos Santamaría Zentroko auditoriumean egingo dute, Donostian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Enpresa eskaerei erantzun eta inguru sozioekonomikoan etorkizuneko profesionalen laneratzea hobetzeko, prestakuntza dualaren aldeko apustua egin du Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU). Gero eta finkatuagoa eta hedatuagoa den irakaskuntza eredu berri honi buruz hausnartu eta eztabaidatzeko, prestakuntza dualari buruzko lehenbiziko nazioarteko kongresua antolatu dute, Uda Ikastaroen baitan: 'Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan'.

UPV/EHUk eta IMH - Fabrikazioaren Zentro Aurreratuak (UPV/EHUra atxikitako zentroa), Lleidako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu du. Kongresua ekainaren 17an izango da, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko auditoriumean, Donostian.

Bertan, Europako bi erakunderen arrakasta kasuen berri emango da: FORMASUP Nord Pas de Calais (Frantzia) eta Duale Hochschule Baden-Württemberg Mosbach (DHBW), Alemanian. Halaber, Prestakuntza Dualean parte hartu duten enpresa eta ikasleen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da. Irekiera ekitaldian, UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Cristina Uriartek hartuko dute parte.

Enpresan eskuratutako gaitasunak Unibertsitatean eskuratutakoetara integratzeko helburuarekin, ikasleek aktiboki parte hartzen dute enpresaren lanetan.

«Kongresuaren bidez prestakuntza eredu honen inguruan sortu den ezagutza emari handiaren balioa azpimarratu nahi da, baita horren etorkizuneko garapena baldintzatuko duten erronka handiei buruz eztabaidatu ere«, nabarmendu du Agustín Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde eta ekitaldiaren zuzendarikideak.

Datorren ikasturtean, zazpi graduk eskainiko dute unibertsitate eta enpresako prestakuntza dualaren hezkuntza eredua.

Temas

Euskera