Manuel Castells soziologoak asteazken honetan egingo du hitzaldia Europako egoeraren inguruan

Castells, iaz Gipuzkoan egindako beste hizketaldi batean/
Castells, iaz Gipuzkoan egindako beste hizketaldi batean

Arratsaldeko 18:30ean izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan, sarrera librearekin. Europak maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean bizi duen egoerari buruz mintzatuko da

DVDonostia

Manuel Castells soziologo ezagunak hiztaldia egingo du asteazken honetan, hilak 12, Europar Batasunaren krisiari buruz. Hitzaldiaren izenburua 'La crisis de la Unión Europea (UE)' da, eta EHUgunek eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Partaidetza eta Komunitate Garapen Unibertsitate Masterrak antolatu dute.

Arratsaldeko 18:30ean izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan (Mitxelena gela), sarrera librearekin. Europak maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean bizi duen egoerari buruz mintzatuko da, beraz, nazioarten ezaguna den aditua.

Castellsek hiri soziologiaren arloan hasi zuen bere ibilbidea, eta hiriaren eraldaketen eta auzotarren mugimenduen inguruan ardaztu zituen bere ikasketak. 90eko hamarkadaren bukaeran, 'La era de la información' argitaratu zuen, egungo gizartea ulertzeko erreferentzia garrantzitsuenetakoa bihurtu den liburua. Hain zuzen ere, liburu horretan, hiru mugimendu deskribatzen zituen, bere ustez, XXI. mendearen hasierarekin batera etorriko ziren garai berriak irudikatuko zituztenak: Michiganeko miliziak, integrismo islamikoa eta zapatismoa. Errealitateak bere hurbilketaren doitasuna azaltzen du, Donald Trumpen garaipenak, terrorismo integristaren inpaktoak eta mugimendu suminduek erakusten duten bezala. Duela gutxi, 'Ruptura: crisis de las democracias liberales' argitaratu du, Europar Batasunerantz hurbilduta.

Soziologoaren arabera, «globalizatzaileak nazionalizatu egin dira. Demokrazia liberalak behea jo du, mundu osoan galdu egin duelako herritarrentzat zeukan legitimitatea. Eta gaur egun alternatibarik ez dagoen arren –azaleratzen joan behar baitute–, demokraziaren egungo moldeek inertziagatik edo errepresioagatik jarraitzen dute. Jende gutxik du federik molde horietan. Eta, azken batean, gizakiek erabakitzen dute nola bizi nahi duten, denbora, izerdia eta malkoak kostatu arren«.

Ibilbide oparoko gizona da Castells; munduko 25 unibertsitatetan honoris causa doktore izendatu dute. Soziologiako katedraduna da Kataluniako Oberta Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia Saileko Ikerketako zuzendaria, eta Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) Hiri eta Eskualde Plangintzako eta Soziologiako katedradun emeritua.

Temas

Euskera