Borrar
4.0 Industria

1,7 milioi euroko inbertsioa Lanbide Heziketa digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak erosi dituen 13 Ikasmak makinak bederatzi zentrotako tailerretan jarriko dira

Larunbata, 31 abendua 2022, 11:39

Comenta

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1,7 milioi euroko inbertsioa egin du 13 Ikasmak makina erosteko ikasleek gaitasun tekniko eta digitalak berengana ditzaten eta Euskadiko Lanbide Heziketak digitalizazioan aurrera egin dezan. Sailaren hitzetan, honela ikastetxeek «4. Industria-Iraultzari erantzungo dion ekipamendua eskuratu» dute.

Erositakoak ekoizpen errealeko makinak dira, baina Lanbide Heziketako ikasleentzat teknologia aurreratuetako ikasprozesura egokituak. Eskura izan ditzaten Lanbide Heziketako bederatzi zentrotako tailerretan jarriko dira. Zehazki ikastetxe hauetan jarriko dira: CIFP Izarraitz LHII (Azkoitia); CIFP Iurreta LHII (Iurreta); CIFP Miguel Altuna LHII (Bergara); CIFP Bidasoa LHII (Irun); IES Laudioalde (Laudio); CIFP Elorrieta LHII (Bilbo); CIFP Easo LHII (Donostia); CIFP Aretxabaleta LHII (Aretxabaleta), eta CIFP Bidebieta LHII (Basauri).

  • Ikastetxeak: CIFP Izarraitz LHII (Azkoitia); CIFP Iurreta LHII (Iurreta); CIFP Miguel Altuna LHII (Bergara); CIFP Bidasoa LHII (Irun); IES Laudioalde (Laudio); CIFP Elorrieta LHII (Bilbo); CIFP Easo LHII (Donostia); CIFP Aretxabaleta LHII (Aretxabaleta), eta CIFP Bidebieta LHII (Basauri)

Hala jakinarazi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Berkoa S. Koop. Enpresara egin duen bisitan. Elgoibarko fabrika da makineria digital aurreratua egiten ari dena eta Lanbide Heziketako industria-adarretako ikasleen eskura jarriko dena.

Zehazki Ikasmak makina 'Lanbide Heziketako zentroa + Enpresa' lankidetza-ereduaren emaitza da; helburua izan da prozesu anitzeko kontrol numerikoko makina bat diseinatzea eta eraikitzea, teknologikoki oso aurreratua eta ekoizpen errealekoa dena, zeina, aldi berean, didaktifikatua eta teknologia aurreratuen inguruko ikasleen ikasprozesura egokitua baitago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 1,7 milioi euroko inbertsioa Lanbide Heziketa digitalizatzeko

1,7 milioi euroko inbertsioa Lanbide Heziketa digitalizatzeko