Jaurlaritzak 985.000 eurorekin lagunduko du euskarazko ikasmateriala egitea

Donostiako Amara Berriko ikasgela bateko irudia/Lobo Altuna
Donostiako Amara Berriko ikasgela bateko irudia / Lobo Altuna

Euskarazko ikasmaterial digitalak egiten laguntzera aurrekontu horretako 360.000 euro bideratuko dira, eta euskarazko curricululm materialak prestatzen laguntzera, 125.000 euro

DVDonostia

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak agindu bat onartu du astearte honetan, unibertsitate aurreko irakas mailetarako euskarazko ikasmaterial egiteko laguntza bideetarako dei egiteko. Guztira, 985.000 euro bideratuko ditu zeregin horretara.

Zehazki, Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez, unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainontzeko ikasmateriala inprimatuen edizio kostua 500.000 euroko izango da.

Era berean, euskarazko ikasmaterial digitalak egiten laguntzera 360.000 euro bideratuko dira, eta euskarazko curricululm materialak prestatzen laguntzera 125.000 euro.

Bestalde, ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2019-2020 ikasturtean zehar itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntza zabaltzen duen agindua ere onartu du Gobernu Kontseiluak aste honetan.

Ahozko adierazmena lantzeko eta indartzeko ikastetxeek egin ditzaten saioak bultzatzea eta babestea du helburu deialdiak, eta 190.000 euro banatuko ditu diru laguntzetan. Eskola umeek arlo hauek jorratzea eta emanaldiak eskaintzea lagundu nahi da.

Temas

Euskera