Hezkuntza inklusiboan aniztasunaren alde sustatutako politikak partekatu dituzte

Hezkuntza inklusiboan aniztasunaren alde sustatutako politikak partekatu dituzte
AFP

Jaurlaritzak eta Frantziako Gobernuak bilera egin dute Bordelen. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin parte hartzearen inguruan sustatzen ari diren politikei buruzko esperientzia eta ezagutzak partekatu dituzte

DVDonostia

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin parte hartzearen inguruan sustatzen ari diren politikei buruzko esperientzia eta ezagutzak partekatu eta trukatu dituzte Bordelen egindako bilera batean, Lakuako Gobernuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Frantziako Gobernuak.

Jaurlaritzaren aldetik, Maite Alonso Hezkuntzako sailburuordeak eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak parte hartu dute bileran, eta Frantziako Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren aldetik, Demotier errektorea, M. Laffont aholkulari teknikoa eta Bernardette Paccalin Bordeleko Akademiako lankidetzako eta Europako eta nazioarteko harremanetako ordezkari akademikoa.

Bi gobernuen arteko elkarlana iaz izandako lehen topaketaren ondorioz sortu da. Orduan, Euskadin eskola inklusiboaren planteamendutik eta aniztasunari eman beharreko erantzunetik jarduteko garatzen den esparruaren berri eman zen. Lehen hitzordu horren ondorioz, bigarren hitzordua ere egon da, eta bi erakundeek harremanak mantentzeko duten interesa ere ekarri du.

Bordelen izan den topaketan, Alonsok nabarmendu du nolako garrantzia duen «benetako eta erabateko ekitatea bermatzen duten politikak babestu eta sustatzeak, nagusiki ikasle bakoitzak behar dituzten beharrizanei erantzuna emateko parte hartzea bilatuz». Horrela, zenbait elementuren gainean hausnartu dute, besteak beste, eskola inklusiboaren alde erabilgarriak eta egiturazkoak diren elementuen kudeaketa, horretarako ikasleen eskolatzeari buruzko datuak kontuan izanik, edota Euskadiko hezkuntza sisteman ematen diren aholkularitzaren, laguntzaren eta formazioaren inguruan zenbait ekimen.

Hezkuntza sailburuordearen hitzetan, «horrelako topaketek esperientziak partekatzen eta beste administrazio batzuetako prozedurak eta errealitateak ezagutzen laguntzen dute. Ezagutzen truke horrek alde guztiak aberasten ditu. Funtsezkoa da ahalik eta inklusio handiena lortzeko lanean jarraitzea, benetako ekitatea bermatzea eta, batik bat, ikasle guztiek beren gaitasunaren garapen maila handiena lortu ahal izateko beharrezko laguntza sustatzea».

Temas

Euskera