Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mintzola
Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko gradu amaierako lanik onenari saria

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko gradu amaierako lanik onenari saria

Mintzolak Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak 2016tik 2019ra arteko ikasturteetako lanak hartuko ditu kontuan

DV

Donostia

Martes, 15 de octubre 2019, 14:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegiak. Horretan bidelagun dute UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra, 500 euroko dirusaria esleituko ahal izateko. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak behar dute izan lanek; azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira. Saria azaroaren azken astean jakinaraziko da, eta sari banaketa abenduaren 4an egingo da Mintzola Mintegiaren baitan, Amasa-Villabonan.

Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edota kontalaritza ikergai gisa duten lanak aurkeztu ahalko dira; azaroaren 8ra arte izango da aurkezteko aukera.

Azken urteotan bezala, ahozko kultur sorkuntzari eta bereziki bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutzeko mintegia antolatuko dute, abenduaren 4an, eta hitzordu horren baitan emango da saria. Aurrerago emango dituzte egun horren inguruko xehetasun guztiak.

Ikertzaile gaztea edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai gisa aukeratu izana aintzat hartzea da deialdiaren helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan gradu amaierako lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute Mintzola Ahozko Lantegiak nola Mikel Laboa Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-giroaren testuinguruan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios