Elena García, Deustuko Unibertsitateko Ada Byron Saria

Zortzigarren edizioan 137 hautagaitza aztertu dira eta sari-banaketa urriaren 14an izango da

DV

Sábado, 25 de septiembre 2021, 12:23

Elena García Armadak irabazi du Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatutako Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren zortzigarren edizioa. Sari banaketa datorren urriaren 14an izango da antolatzaileek aurreratu dutenez.

Publicidad

Epaimahaiak 95 hautagaitza jaso eta ebaluatu ditu, 3.000 euroko saria duen modalitate nagusirako, eta hautagaitza horietatik 12 izan dira finalistak. Kasu guztietan izan dira kontuan prestakuntza, zelako lanbideko jarduera duten sektore teknologikoan, gizarte mailako zabalkundean duten inplikazioa, hobetzeko ahalmena eta gero eta berdintasun handiagoa izan dadin laguntzeko ekimenetan parte hartu izana.

Epaimahaiaren iritziz, «aurten aurkeztutako hautagaitzetan, nazioarteko esperientzia eta gizartera aplikatutako ikerketarako bokazioa azpimarratu behar dira, baita gazteenen kuraia eta sareetan duten eragina». Hautagaiak jatorri geografiko askotakoak dira, baita prestakuntza arlo ugaritakoak ere. Gehienak Informatika, Fisika, Matematika eta Telekomunikazioen arlokoak dira, baina oso profil espezializatukoak.

Elena García Armada Industria Ingeniaritzako doktorea da, CSICeko ikertzaile zientifikoa, MarsiBionics-eko presidentea eta 100 lan zientifiko baino gehiago argitaratu ditu. Emaitza aitzindariak lortu ditu oinez mugitzen laguntzeko exoeskeleto pediatrikoen garapenean eta haren lanek zortzi patente lortu dituzte, nazioartean zabaldu direnak.

Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria estatu mailakoa da, duela zortzi urte Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sortua, ikerketa esparruan eta garapen teknologikoan emakumezkoen bokazioak sustatzeko, bizitzako eta gizarte garapeneko esparru guztietan teknologiari ospea emateko, baita lan eta ikasketa horiek emakumeek egin izanak zelako ekarpena egin dion gizateriari erakusteko eta balioa aitortzeko ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad