Borrar
Usoz
EHUko 48.207 kide daude deituta errektore berria aukeratzeko hauteskundeetara

EHUko 48.207 kide daude deituta errektore berria aukeratzeko hauteskundeetara

Irakasleek eta ikasleek ikastegian eman behar dute botoa, eta administrazio eta zerbitzuetako langileek dagokien campusean; behin behineko emaitzak ostegunean bertan jakinaraziko dira, 20:00etatik aurrera

DV

Donostia

Miércoles, 25 de noviembre 2020, 14:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 48.207 kide daude deituta errektorea aukeratzeko hauteskundeetara. Bozak ostegunean izango dira, azaroaren 26an, eta hauteslekuak 09:00etatik 17:00etara egongo dira zabalik. Irakasleek eta ikasleek kasuan kasuko ikastegian eman behar dute botoa, eta administrazio eta zerbitzuetako langileek dagokien campusean. Behin behineko emaitzak ostegunean bertan jakinaraziko dira, 20:00etatik aurrera Bilboko Bizkaia Aretoan.

EHUko errektorea sufragio unibertsal haztatuaren bidez hautatzen da. Unibertsitateko komunitatea osatzen duten 48.207 pertsonak bost taldetan banatuta daude: unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten 2.114 irakasle doktore, unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten 179 irakasle ez doktore, 3.199 irakasle eta ikertzaile, 40.819 ikasle, eta administrazio eta zerbitzuetako 1.896 langile.

Botoa haztatua da, eta horrela, irakasle doktore iraunkorrei %56,25 dagokie, irakasle iraunkor ez doktoreei %7,50, gainerako irakasle eta ikertzaileei %2,09, ikasleei %22,08 eta administrazio eta zerbitzuetako langileei %12,08. Guztira, 57 hauteskunde mahai eratuko dira, eta kide batzuek dagoeneko bozkatu dute, aldez aurretik, azaroaren 9tik 23ra bitartean botoa emanda.

Hautagaitza bakarra dagoenez, Ekonomia Aplikatuko katedradun Eva Ferreira buru duena, hain zuzen, aldeko botoa edo boto zuria besterik ezin izango da eman. Hautagaia hautetsia izateko, nahikoa izango du emandako botoen herena lortzea, egin beharreko haztapenak eginda. Hauteskundeen behin betiko emaitza abenduaren 4an emango da, helegiteetarako epea behin amaitu ondoren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios