Borrar
Irakierea ekitaldiko irudia. sandra espinosa
Egoerara egokitutako Araba Euskaraz, 'Zabal bideak' lelopean

Egoerara egokitutako Araba Euskaraz, 'Zabal bideak' lelopean

Aurretik eman behar izan da izena aforo mugatua duten guneetako jolas, kontzertu, tailer eta gainerako jardueretan parte hartu ahal izateko

Domingo, 20 de junio 2021, 13:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Osasun egoerari eta indarrean dauden neurriei egokituta bada ere, badoa aurrera Laudion Araba Euskaraz, bost gunetan prestatu duen egun osorako egitarau zabalarekin. Aurten 50 urte betetzen dituen Laudio Ikastolak antolatu du, 'Zabal bideak' leloarekin, Arabako ikastolen festa.

Irekiera ekitaldia 10:00etan egin da, gaur 'Euskararen plaza' izena duen herriko plazan, 114 laguneko aforoa errespetatuta. Ohi bezala, instituzioetako eta gizarte eragileetako ordezkariak izan dira ekitaldian. Bertan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eskerrak eman dizkio hezkuntza komunitate osoari, amaitu berri den ikasturtean «komunitate zabal horrek egindako lan eta ahaleginari esker» aurrez aurrekoa bermatuta iritsi ahal izan baita amaierara, ikasleak geletan izatea lortuz. Ildo horretan, hurrengo 2021-2022 ikasturtea bestelakoa izateko desioa eta itxaropena azaldu ditu,« pedagogiaz eta hezkuntzaz gehiago hitz egiteko aukera emango duen ikasturtea, pandemiaz eta osasunaz baino gehiago».

Laudio Ikastolaren urteurren borobila adibide hartuta, hezkuntza «herri-proiektu gisa hazi den enbor moduan» irudikatu du Bildarratzek, etorkizunerako herri proiektu gisa: «Duela hamarkada asko landare izaten hasi zen proiektua, enbor sendoko herri-proiektua da egun».

Ibilaldian egin zuten bezala, gune guztietan ondo zehaztuta dago aforoa (120 lagunekoa da handiena, Aldai plazakoa), eta aurretik eman behar izan da izena guneetan izango diren jolas, kontzertu, tailer eta gainerako jardueretan parte hartu ahal izateko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios