Borrar
Bilkuraren une bat. IREKIA
EAEko Unibertsitate-prestakuntza Dualaren eredua aurkeztu diete 10 Erkidegotako ordezkariei

EAEko Unibertsitate-prestakuntza Dualaren eredua aurkeztu diete 10 Erkidegotako ordezkariei

Euskadin garatzen ari den esperientzia ezagutzeko interesa duten hamar Autonomia Erkidegoetako ordezkariak Lakuan bildu ziren asteartean

Miércoles, 16 de enero 2019, 10:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Unibertsitate-prestakuntza Dualean Euskadin garatzen ari den esperientzia ezagutzeko interesa azaldu duten hamar Autonomia Erkidegoetako ordezkariak Lakuan bildu ziren atzo, urtarrilak 15, Hezkuntza Saileko arduradunekin, topaketa batean

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek eta Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artarazek Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza nagusian hartu zituzten hamar autonomia erkidegootako unibertsitate politiken arduradunak, Unibertsitate-prestakuntza Duala ardatz hartuta Hezkuntza Sailak antolatu zuen topaketan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua ere asteroko Gobernu Kontseiluaren bilera amaitu bezain laster hurreratu zen topaketara. Honako erkidego hauetako ordezkariak izan dira topaketan parte hartzaile: Aragoi, Asturias, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Balear Uharteak, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Valentzia.

Euskadik abian du, Unibertsitatea eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren baitan, unibertsitate-prestakuntza duala, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateen aldetik harrera bikaina izan duen ekimena. Dagoeneko 2018-2019 ikasturte honetan Euskadin 22 unibertsitate-titulazio dual eskaintzen dituen esperientzia honek (15 gradu eta 7 master dira), sekulako interesa sortu du Estatuko gainerako autonomia erkidegoetan. Interesa erakutsi duten autonomia erkidegoen eskaeraz antolatu da topaketa, 'Lan esparrua eta goi mailako hezkuntzaren arteko harremanak estutuz' izenburupean. Goizean zehar Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzen burutu zen topaketan hamar autonomia erkidegotako unibertsitate politiken arduradunak elkartu dira, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak bultzatu duen ekimenaren berri bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Bileran zehar, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta bere lantaldeak Unibertsitate-prestakuntza Dualerako orain arte Euskadin egin diren urratsak eta aurrerapausoak azaldu zizkieten. Besteak beste, 2022rako Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategiaren berri eman zieten. Hezkuntza Sailak 2017ko ekainean jarri zuen abian estrategia hau, bi helburu nagusirekin: batetik, bikaintasun zientifikoari eta enpresaren eremuan aplikatzeari lotutako ezagutza sortu eta transferitzea; eta bestetik, enpresa-eremuaren premiei aplikatu eta egokitutako osagai bat duen gaitasun handietako giza kapitala prestatzea.

4Gune, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Heziketarako Klusterraren sorreraz ere jardun ziren. Kluster hau Fakultate eta Eskolen eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko xedez jaio zen 2017ko uztaulean, horrela RIS3 Espezializazio Adimentsuaren Euskal Estrategiaren helburuei erantzun emanez. Enpresa eta unibertsitatearen arteko I Gela Programa eta 2018-2019 ikasturtetik aurrera Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq-ren) aitortza duten unibertsitate gradu eta master dualen eskaintza ere aurkeztu zizkieten. Era berean, Unibertsitate-prestakuntza Dualaren zenbait adibide azaldu ziren: IMH – Makina Erreminta Institutua, eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola, esaterako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios