Borrar
Irekia
Autogobernu gehiago, ongizatea eta lekuko garapena atxikitzeko

Autogobernu gehiago, ongizatea eta lekuko garapena atxikitzeko

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Bruselan, Europako Batzordeko arduradunekin batu da. Topaketetan, erkidegoetako arduradunei unibertsitate-politiken alderdi esanguratsuenen berri eman die

DV

Donostia

Viernes, 19 de julio 2019, 10:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza osoak topaketa izan dute Sophie Eriksson, Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendari nagusiarekin eta Tibor Navracsics Hezkuntzako, Kulturako, Gazteriako eta Kiroletako Europako komisarioaren aholkulariarekin Bruselan. Topaketetan, erkidegoetako arduradunei unibertsitate-politiken alderdi esanguratsuenen berri eman diete.

Rodrigo Ballester aholkulariarekin Eusko Jaurlaritzaren eta Europako administrazioaren artean izaten ari den koordinazioa kontrastatu dute, bai eta etorkizuneko ekimenek baterako politika bat sendotzea helburu izateko dagoen beharra ere, analisi eta ebaluazio zorrotzak eta partekatuak egin ondoren.

Bestalde, Uriarte sailburuak bilera izan du Xabier Goenaga Europako Batzordeko JRC -Joint Research Center-eko unitateko buruarekin; ikerketako baterako zentro horrek Batzordearen zientzia-zerbitzua betetzen du. JRCk, bere jardueren bidez, EBren politikak prestatzen laguntzen du eta, horretarako, zientzia-aholkularitza ematen du, egiaztatutako datuetan oinarrituta.

Topaketetan, euskal unibertsitate-sistemak eginiko ibilbidearen balioa nabarmendu dute; bildu diren zuzendaritzetako bakoitzak berariaz aztertzen dituen edukiak bereizi dituzte. Zentzu horretan, Uriarte sailburuak azpimarratu du «autogobernu gehiago, ongizatearen eta lekuko garapenaren -eragin globalarekin- sinonimoa« dela.

Aurretik Hezkuntza Saileko eta Europako Batzordeko ordezkariekin bilera egin ondoren, pasadan ekainean Bilbon, –hartan Euskadiko unibertsitate-politikei buruzko informazioa jaso zuten–, Uriartek oraintsu onetsitako Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana identifikatzen duten ezaugarri nagusietan sakondu du.

Estrategia zehatza

2019-2022rako Unibertsitate Sistemaren Planak aurreko planaren ebaluazioa egin ondoren identifikatutako beharrak jaso ditu eta datozen urteotan garatu beharreko estrategia zehazten du. Sailburuak esan bezala, Euskal Unibertsitate Sistemaren Planaren euskarri diren ardatzak Europa mailan ezarritako lehentasunezko jarduketa- ildoekin bat datoz. Europako Batzordeak elkarlanean jardun du Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana diseinatzeko fasean, eta horrek argi uzten du Eusko Jaurlaritzak Europako politika erkideekin unibertsitate-eremuan ere baduen konpromisoa.

Unibertsitate Sistemaren Plan berriak bost ardatz nagusi aurreikusten ditu, eta horiek jasotako ekintza guztiak barne hartzen ditu: bikaintasuneko ikerketaren ardatza, Unibertsitatea+Enpresa ardatza, irakaskuntzako prestakuntza eta metodologia berritzaileena, nazioartekotzearena eta Unibertsitateko Elkartearen ardatza.

Unibertsitatearen enpresa estrategia ere bai

Unibertsitatearen enpresa estrategia ere aurkeztu dute. Hezkuntza sailburuak azpimarratu du estrategia horren helburu nagusia Euskadiko gizarte- eta ekonomia-garapenerako palanka bat eratzea dela, euskal gizarte modernoagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzen lagunduko duen Europako eta nazioarteko testuinguruan.

Horretarako, Uriartek esan duenez, ezagutza sortu eta transferitu behar da eta, horretarako, bikaintasun zientifikoa eta enpresa-eremuko aplikazioa lotu; eta, gainera, gaitasun handiak eta enpresa-eremuaren beharrei aplikatutako eta egokitutako osagaia dituen giza kapitala sortu behar da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios