AEK-k zabaldu du euskaltegietan izen emateko epea
Euskara ikasteko hainbat modalitate prestatu dituzte. Euskaltegietan bertan, sarean zein barnetegian burutu ahalko dira saioak
DV
Donostia
Asteazkena, 2 iraila 2020, 17:12
Euskaltegietarako matrikulazioa zabaldu du AEK-k , ohiko ikastaroekin jarraitzeko, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Urrian ekingo diete eskolei, hainbat modalitatetan; bertatik bertara zein autoikaskuntzaren artean hautatu ahalko dute ikasleek, baita online modalitatean ere. Prebentzio neurriak ere hartuko dituzte.
AEK-k jakinarazi duenez asteazken honetan, ikasturte honetako matrikulazio kanpainan hurrengoak izango dira euskara ikasteko aukerak; bata, euskaltegietan, aurrez aurreko taldeetan: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak; bestetik, autoikaskuntza euskaltegian; hirugarrenik, eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta; laugarren aukera osatuko dute online bidezko ikastaroek; Foruko barnetegia ere zabalduko dute, Urdaibaiko biosfera-erreserban, eta urte osoz izango da zabalik.
Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko euskaltegietan bertan, 673 200 100 eta 946 464 000 zenbakietan egin daitezke kontsultak.
Nabarmendu dute, bestakde, erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak...) diru-laguntzak ematen dituztela euskara ikastetara bideratzeko. Informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar AEK-ren webgunean eta euskaltegietan dago eskuragarri.