Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain irabazle 'Txiokatu zure tesia' lehiaketan

neko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios. /
neko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios.

Bigarren edizio honetan 46 ikertzailek hartu dute parte, aurrekoan baino dezente gutxiagok

EL DIARIO VASCO

UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak bigarren urtez antolatu duen Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketak baditu irabazleak. Lehen saria Itziar Gonzalez-Dios-entzat izan da, egiten ari den euskarazko testuen sinplifikazio automatikoari buruzko tesia laburtzeagatik, eta bigarren saria Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian tesia koplatan azaltzeagatik. Antolatzaileek jarritako helburuak bete direla adierazi dute, ekimen honekin 46 ikertzaile euskaldun eta beraien lana ezagutzera eman baitira.

Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak lehiaketaren ideia nondik nora sortu zen eta ekimenaren balorazioa egin du: «Unibertsitatea.net atariak antolatu du lehiaketa, ikertzaileei izen-abizenak jarri eta beraien lana ikusgarri egiteko. Unibertsitatea.net ataria azken urteetan gazte ikertzaileak ezagutzera ematen ari da, datorren urtean ikertzaile gazteekin egitasmo handi bat egiteko asmoa dugu, eta lehiaketa antolatzea modu ludikoan eta berritzailean helburu hau lortzeko bide interesgarria zela pentsatu genuen».

Iaz baino jende gutxiagok parte hartu badu ere, aurten ere jarritako emaitzak oparoak izan direla azpimarratu du Iñaki Alegriak. 46 ikertzailek hartu dute parte, horietatik %70a berriak (iaz 86 ikertzailek parte hartu zuten). 23 emakume eta 23 gizon izan dira. Parte-hartzaileen %30a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia. Ikertzaileak Cantabriako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Grenobleko Unibertsitatea, Lancasterreko Unibertsitatea, Leedseko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Mondragon Unibertsitatea, Tennesseko Unibertsitatea, UNED, UPNA/NUP eta UPV/EHUkoak izan dira.

Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Ekonomia, Kimika, Biologia, Hezkuntza, Literatura, Kazetaritza, Soziologia, Fisika, Informatika, Hizkuntzalaritza, Matematika, Kirola, Psikologia eta Elektronika.

 

Fotos

Vídeos