Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Talde zabala etorri da Alsaziatik.
EAEko zahartzeari buruzko estrategiak ezagutu nahi dituzte alsaziarrek

EAEko zahartzeari buruzko estrategiak ezagutu nahi dituzte alsaziarrek

Ordezkaritza baten bidaia egin du Euskadin garatzen ari diren proiektu eta estrategiak bertatik bertara ezagutzeko

Lunes, 19 de marzo 2018, 12:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alsaziako ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Lan Integralerako eredua ezagutzeko. Lan-bisitaren helburua da bertatik bertara ezagutzea Euskadin garatzen ari diren proiektu eta estrategiak, ondoren beren eskualdean abiarazteko mendeko pertsonentzako etxeko zaintzarako lurralde-antolakuntzarako proiektua. Helburu horrekin, Europa osotik, Euskadi eta Danimarka baino ez dituzte bisitatuko, bi eskualde horiek baitira Europako Batzordeak gomendatutakoak. Euskadiren kasuan, zahartze aktibo eta osasuntsuaren lan integralagatik eta pertsona jardueren erdigunean jartzen dituzten politikak txertatzeagatik jaso du ospea.

Arduradun instituzionalak ez ezik zahartzearekin lotutako unibertsitateetako eta hainbat sektoretako (zahar-etxeetakoak, paziente-elkarteetakoak, etxez etxeko zerbitzuetakoak) ordezkariak biltzen dituen taldeak hiru eguneko bisita egingo du. Euskal Osasun Sistemaren funtzionamendua, politika soziosanitarioak eta zahartze aktiboaren lan integralaren politikak eta Euskadin osasun- eta gizarte-alorrean garatu diren hainbat programa aurkeztuko zaizkie.

Alsaziako ordezkaritzak ikusiko du Osasuneko eta Enpleguko eta Gizarte Politiketak Sailek eta Osakidetzak zahartze aktiboa sustatzeko nola ezarri duten Arreta Integratua. Horretarako, hainbat ekintza abiarazi dira, besteak beste, Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia, betiON teleasistentziarako zerbitzu publikoa, Euskadi Lagunkoia sarea edo adineko pertsonen autonomia-galera eta mendekotasuna prebenitzea.

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzetan, behar bezala zahartzea "bizitza osorako lana da, eta norbanakoen eta kolektiboaren erantzukizuna eskatzen du". Eusko Jaurlaritzak, beste euskal erakundeekin batera, "bizitza-luzeraren iraultzaren erronkari aurre egin behar dio" eta ziur egon behar dugu "elkarrekin aurrera egingo dugula zahartze aktiboa sustatzeko gizarte lagunkoiagoa eraikitzen". Helburua da "adineko pertsonek aro horretan bizitza osasuntsua, aktiboa eta, ahal den heinean, independentea izatea".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios