Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Otsailaren 10ean Gasteizen jokatu zen Euskadiko finaleko irudia. I. AIZPURUA
Donostiako Overclock Axular taldea asteburuan lehiatuko da First Lego League-ren finalean

Donostiako Overclock Axular taldea asteburuan lehiatuko da First Lego League-ren finalean

Innobasquek bultzatutako First Lego League Euskadiko lau talde txapeldunak arituko dira Logroñon egingo den Espainia mailako finalean

Viernes, 9 de marzo 2018, 16:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

EAEk lau talde izango ditu First Lego Leagueren Espainiako Finalean, horien artean Donostiako Axular Lizeoko Overclock Axular taldea. Euskadin Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatu du aurten ere First Lego League, eta otsailean Gasteizen jokatu zen autonomia erkidego mailako finalean erabaki zen zein ziren bertako talde onenak: Donostiako Overclock Axular; Gasteizko Urkide ikastetxeko Legokide; Tecnoclub Elburgoko Landederros Gamberros arabarrak eta Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeko Edurobotic 2003.

Espainiako Estatuko 78 talderekin lehiatuko dira asteburu honetan, martxoaren 10 eta 11an, Logroñon, eta uraren giza zikloari buruzko proiektuen alde egingo dute berriro, nazioartean lehiatzeko aukera lortu nahirik. First Lego Leagueren Junior kategorian ere izango da euskal ordezkaritza: 6 eta 9 urte arteko ikaslez osatutako lau taldek beren maketa eta poster zientifikoak erakutsiko dituzte. Izan ere, finalean parte hartuko duten taldeak 25 hiritan antolaturiko 33 torneoetatik datoz, Euskadiko torneoa izan delarik guztietan handiena.

37 ikastetxetako 1.200 ikasle

Innobasquek azaldu duenez, "parte-hartze marka hautsi da aurten First Lego League Euskadin"; joan zen otsailean egin zen Gasteizen, EAEko hiru lurraldeetako 37 ikastetxetako 1.200 ikaslerekin, 81 taldetan banatuta.

Kirol-ekitaldiaren formatua duen lehiaketa Innobasquek bultzatzen du Euskadin, 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientzia eta teknologia munduarekiko interesa pizteko helburuaz, baita zehar-gaitasunak garatu eta gizartean funtsezkoak diren balioetan (inklusio, lankidetza, aurkikuntza eta jarrera berritzailean) hezteko ere bai.

Berrikuntzaren Euskal Agentziak "gogo gutxi sumatu zuen gazteen artean ikasketa teknikoak egiteko eta erronka horrekiko erantzun berritzailea iruditu zitzaion First Lego League. Testuinguru honetan, First Lego League Euskadi lehiaketa aurreko prestakuntza-programa batez osatzen du Innobasquek, parte-hartzaileak enpresetara eta euskal I+G+b sistemako zientzia- eta teknologia-erakundeetara hurbil daitezen."

Honela, "parte hartzen duten neska-mutikoek zuzenean ezagutzen dute I+G+b Euskal Sistemako enpresen eta zientzia- eta teknologia-erakundeen errealitatea, aipaturiko enpresa, teknologia-zentro eta herri-erakunde horiei esker".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios