Donostiako 209 ostalaritzako langile euskara ikasten hasiko dira 'Erraza da' egitasmoari esker

Ekimenaren aurkezpena./Erraza da!
Ekimenaren aurkezpena. / Erraza da!

Udalaren Euskara Zerbitzuak sortutako ekimenak Parte Zaharreko ostalaritzako langileen euskaratzea sustatzea du helburu

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, ostalaritzan euskararen erabilera sustatu nahian, «Erraza da» proiektu pilotua jarri du martxan Parte Zaharreko establezimenduetan. Egitasmo hau jatetxe zein tabernetan lan egiten duten eta euskara ez dakiten zerbitzari eta langileei zuzendua dago. Taberna eta jatetxe guztiak bisitatu eta gero, 71 establezimendutako 209 langile animatu dira egitasmo berritzaile honetan parte hartzera.

Pasa den apirilaren 23an hasi ziren euskarazko lehen hitzak ikasten. Helburua egunean bi hitz/esamolde ikastea da eta, horrela, hiru hilabeteren buruan 200 hitz/esamolde ikasiko dituzte. Oinarri horrekin, egitasmoan parte hartuko duten langileak gai izango dira bezeroak eskatzen duena ulertzeko eta elkarrizketa sinple bat izateko.

Ekimenaren berri emateko bisitatu diren 153 establezimenduetatik 69tan jendaurrean lan egiten duten langileak gai dira bezeroak eskatzen duena ulertzeko. Beraz, 'Erraza da' egitasmoan parte hartzeko baldintzak 84 establezimenduk betetzen dituzte, eta horietatik 71 establezimenduk, %85, ekimenean parte hartzea erabaki dute.

Euskara ikasten hasteko aukera lantokian bertan