Donostiak lehenbiziko aldiz 187.000 biztanle-kopurua gainditu du

Eneko Goia alkatea./Donostiako Udala
Eneko Goia alkatea. / Donostiako Udala

Donostiako biztanleria 751 pertsonatan handitu zen juan den urtean

EL DIARIO VASCO

Donostiako alkate Eneko Goiak ezagutzera eman ditu 2018ko abenduaren 31ko erroldaren datuak. Eta datuok adierazten dute biztanle-kopurua handitu dela, baita bataz besteko adinaere. Izan ere, bataz beste 2017an hiritarrek 45,71 urte zituzten, eta 2018aren amaieran 45,87. Eta multzoka sailkatzen badira, multzo handiena 50 eta 54 urte bitarteko donostiarrek osatzen dute —14.504—«.

Horiek horrela, Erdialdea eta Gros dira bataz beste adin gehien duten auzoak —49 urte—, eta aldiz, Aiete eta Ibaeta dira bataz beste adin gutxien duten auzoak —42 urte—.

Era berean, Goiak azpimarratu du, Donostian emakumeak gehiago direla gizonak baino, hain zuzen ere, biztanleriaren %52,8 emakumeak dira, eta gainera urte gehiago bizi dira. Are gehiago, 65 urte baino gehiago duten pertsonei begiratzen badiegu, emakumeak biztanleriaren %59,8 dira. Eta Amara Berri, Erdialdea, Altza eta Gros dira emakume gehien bizi diren auzoak.

Auzoen eboluzioari begiratzen badiogu, gehien hazi den auzoa Loiola da —175 biztanle gehiago, Txomin berrian izandako errolda berriak direla eta—, eta jarraian Altza —134 gehiago— eta Amara Berri —130 gehiago—. Bestalde, lau auzotan biztanle-kopurua jaitsi da: Gros —38 biztanle gutxiago—, Intxaurrondo —26 gutxiago—, Igeldo —7 gutxiago— eta Zubieta —2 gutxiago—.

Udalak adierazi duen arabera, jaiotze-tasari dagokionez, 2018an 6,98 jaiotze egon ziren 1.000 biztanlekiko; 2017an, aldiz, 6,95. Mirakruz-Bidebieta auzoa izan da jaiotze-tasa handiena izan duena —8,49—, eta jarraian Amara Berri —8,17— eta Loiola —8,06— daude. Aldiz, Zubietan ez zen inor jaio, eta Martutene —5,44—, Intxaurrondo —5,44— eta Igeldo —5,64— dira jaiotze-tasa txikiena izan duten auzoak.

2018a 1.309 umerekin amaitu da, hau da, 2017aren amaieran zeudenak baino 12 gehiago, baina 2008an zeudenak baino 247 gutxiago.

Era berean, zahartze-indizeak handitzen jarraitzen du —194—, eta beraz, Donostian 15 urte baino gutxiago duen pertsona bakoitzeko 65 urte baino gehiago duten 1,88 biztanle izatetik, 1,94 izatera pasa da. Erdialde eta Gros auzoak dira zahartze-indize altuena duten auzoak, 3 eta 2,94ko proportzioarekin, eta aldiz, Aiete eta Ibaeta dira zahartze-indize baxuena dutenak, 1,12 eta 1,17ko proportzioarekin.