Doako bisita gidatuak egingo dituzte Gaztelugatxera Aste Santuan

Gaztelugatxeko San juan ermita/Fotolia
Gaztelugatxeko San juan ermita / Fotolia

Gaztelugatxera joateko ezinbestekoa da erreserba egitea. Bestalde, Bermeoko Udaleko Turismo sailak gomendatu du autobusez bertaratzeko, ordueroko zerbitzua jarriko dute eta

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Bermeoko Udalak informazio gunea jarriko du Gaztelugatxeko ermitan eta doako bisita gidatuak eskainiko ditu apirilaren 13tik, hilaren 28ra bitartean, 15ean eta 23an izan ezik. Halaber, eskaintza turistiko zabala eskainiko du Bizkaiko herrira doazen bisitariek eta herritarrek naturarekin gozatzeko eta kultura eta nortasunean murgiltzeko aukera ugari izan dezaten.

Bermeoko Udaleko Turismo arloko arduradunek azaldu duenez, ermitaren ordutegia 11:00etatik 18:00etara izango da eta, bisita gidatuei dagokienez, orduan behin eskainiko dira 12:00etatik 17:00etara, euskaraz (12:00, 14:00 eta 16:00etan) eta gaztelaniaz (13:00, 15:00 eta 17:00etan).

«Gaztelugatxeko San Juan, gure historia eta istorioak, berarekin lotuta dauden tradizio, jai eta ohiturak, bere ingurumen balio izugarria eta itsasoarekin, arrantzaleekin eta Bermeorekin duen lotura ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dizkie inguruko zein kanpotik datozen bisitariei», nabarmendu dute.

Halaber, gogoratu dute Gaztelugatxera joateko ezinbestekoa dela erreserba egitea, inguruko edukiera kontrolatzeko eta masifikazioa saihesteko. Txartelak eskuratzea dohainik da webgune honetan.

Gainera, Gaztelugatxera autobusez joatea gomendatu dute, laugarren urtez, Bermeotik bertaratzeko autobusa egongo baita erabilgarri. 2016an eta 2017an autobusa Bermeoko Udalak jarri zuen arren, iaz eta aurten Bizkaibusek eskainiko du zerbitzua larunbat honetatik apirilaren 28ra; Bermeotik orduan behin irtengo dira autobusak 10:00etatik 20:00etara.

Temas

Euskera