Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenei buruz ohartarazi du Lander Iruretagoienak

Omako basoa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Urdaibai da desagertzear dagoen abizenetako bat/
Omako basoa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Urdaibai da desagertzear dagoen abizenetako bat

INE erakundearen bilatzailearen bidez egin du ikerketa euskaragara.net webgunearen arduraduna den irakasle honek

Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenei buruzko artikulua egin du Lander Iruretagoienak, euskaragara.net webgunearen arduradunak, INE (Instituto Nacional de Estadística)-ren datuetan oinarrituta. Zuzeu albistegi elektronikoan plazaratu du ikerketaren emaitza.

«Ordu askotako lanaren ondoren, hona hemen 2019ko urtarrilean, desagertzeko arrisku handiena duten 150 abizen», dio Iruretagoienak bere artikuluan. Ez ditu kontuan hartu euskal abizen guzti-guztiak, baizik eta hitz elkarketatik sortutakoak soikik, uste duelako horien euskal jatorriaz ez dagoelako inongo zalantzarik. Beraz, berak hautaturiko abizenek bi edo hiru osagai dituzte, hiru hauetako bi, alegia: hitz arrunta (bide, ola, mendi, baso, etxe, aran, eliza…), adjektibo edo adberbioa (zabal, garai, ondo, ona, goien, (h)andi, gutxi, luzea…) eta atzizkia (–aga, –eta, –ti…).

Abizen batek 15 pertsonak baino ez badute, arriskuan dagoela esan omen daiteke. «Hamabost horietatik ugaltzeko aukera dutenak normalean 1/3 bat izaten da (5). Horietatik erdia emakumeak dira batez beste (2,5) eta hauek normalean ez diote euren abizena jartzen lehen postuan seme-alabei», dio Iruretagoienak.

Bestalde, gogorarazi du gaur egun aukera dagoela norberaren lehen bi abizenak tokiz aldatzeko eta bigarrena lehen postuan ipintzeko, eta era hartara arriskuan dauden abizen batzuek irauteko eta hedatzeko aukera gehiago izan dezaketela.

Hauek dira desagertzeko arrisku handiena duten abizenak. Lehen zenbakiak, berriz, delako abizena duten pertsonen kopurua adierazten du. Eta parentesi arteko zenbakiak, bigarren abizena.

Aizarnazabal 7

Algarabide 11

Alzogaray 0 (8, bigarren abizen)

Arangoitia 6

Arraga 8

Arizola 5

Arizona 9

Ayerregaray 6

Barazabal 9

Basogain 0 (12)

Basogaray 8

Bidegaray 14

Burumendi 0 (8)

Calamendi 0 (8)

Dolagaray 14

Dolaraga 8

Echezar 0 (8)

Elizagoien 6

Erriondo 7

Escarmendi 8 Gipuzkoan denak

Garbe 12

Garizabal 7

Gastanbide 0 (8)

Gezalaga 10

Goimendi 6

Goroskieta 10

Ibaieta 8

Ibaiondo 8

Idarramendi 0 (9)

Igarabide 7

Ilarraga 0 (9, 2. abizenarekin)

Irigoiti 0 (6)

Iturburuaga 14

Iturripea 8

Landarte 0 (10)

Larrasolo 8

Larregain 6

Lastagaray 10

Laurnagaray 14

Lecuberria 8

Lizargarate 7

Mendiaratz 6

Mendibaso 0 (6)

Mendiolabeitia 0 (13)

Mendirichaga 7

Mingolarra 5

Mintegiaga 14

Ortubai 6

Sagarmendi 13

Sagastiberri 9

Urdaibai 9

Urizabal 6

Urmendia 8 Nafarroan

Urrusolo 10

Uberetagoena 12

Zabalgoitia 5

Zearsolo 0 (15)

Zigorraga 6

Temas

Euskera