UPV/EHUko lan batek jaso du Renal fundazioaren 2023ko saria

José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek gauzatu dute ikerketa

DV

Sábado, 9 de diciembre 2023, 12:13

UPV/EHUko Lucía Martín Saiz, Olatz Fresnedo eta José A. Fernández ikertzaileek, iménez Díaz Fundazioko ikertzaileekin elkarlanean, egindako 'La ferrostatina-1 modula los lípidos renales desregulados en el fracaso renal agudo' lanak jaso du Renal fundazioaren 2023ko 'Íñigo Álvarez de Toledo' saria oinarrizko ikerketaren modalitatean.

Publicidad

«Lan hau, neurri batean, masen espektrometria bidez lipidoen irudi teknika garatzen pilatutako 15 urteko esperientziaren emaitza da. Horri esker, lipidoen banaketa mapak zuzenean ehun ataletan egin daitezke. Histologia molekular berria dela esan dezakegu eta gaixotasunen oinarri metabolikoen ikerlanean iraultza eragin dezake», azaldu du José A. Fernándezek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoa Saileko irakasle eta ikertzaileak.

Giltzurruneko gaixotasunekin lotutako ikerketa zientifikoari egiten zaion aitortza handienak 10.000 euroko saria emango die. Espainian ikerketa nefrologikoa sustatzea du helburu eta kasu honetan gutxiegitasun nefritiko akutua tratatzeko botiken diseinuan aurrera egin ahal izango dute. Funtsean, ikerlanak agerian utzi du lipidoetan gertatzen diren aldaketa batzuek zerikusia izan dezaketela giltzurruneko gaixotasun akutuarekin. Horregatik, horiek identifikatzea lagungarria izan daiteke gaitz hori tratatzeko botikak eta beste terapiak diseinatzeko garaian.

Heriotza tasa handia

Epaimahaiaren buru Mabel Loza, Farmakologian katedraduna eta Santiagoko Unibertsitateko BioFarma ikerketa taldeko arduraduna, izan da eta nefrologian, ikerketan, unibertsitatean eta enpresan prestigio handia duten 23 profesionalek osatu dute mahaia. Epaimahai hori izan da Fundación Renal Íñigo Álvarez de Toledo fundazioko 2023ko edizioko sariak erabaki dituena.

Giltzurruneko gaixotasun kronikoa mundu mailan gero eta ugariagoa den arazoa da eta, aurrez ikusitakoaren arabera, prebalentzia % 15 ingurukoa da. Mundu mailan, 850 milioi pertsona ingururi eragiten die eta urtean, gutxienez, 2,4 milioi heriotza eragiten dituela kalkulatzen da. OMEk kaleratutako azken txostenaren arabera, mundu osoan heriotza gehien eragiten duten hamar gaixotasunetako bat da.

Publicidad

Espainiaren kasuan, prebalentziak eta heriotza tasak ia % 30 egin dute gora azken hamar urteotan. Giltzurruneko Gaixotasunen Espainiako Erregistroko datuen arabera, milioi bat biztanleko 1.284 laguni eragiten die eta 64.000 pertsonak baino gehiagok behar dute dialisi edo transplante bidez egindako giltzurruneko ordezko tratamendua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad