Borrar
Iazko sari-emate ekitaldia. LOBO ALTUNA
Nekazal sektoreari buruzko ikerketen euskarazko zabalkundea sustatuz
»

Nekazal sektoreari buruzko ikerketen euskarazko zabalkundea sustatuz

Neiker-Teknaliak gogoratu du zabalik jarraitzen duela CAF-Elhuyar sarien barruan egiten den deialdi berezira lanak bidaltzeko epea

Lunes, 20 de noviembre 2017, 12:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

NEIKER-Tecnaliak, ohar baten bidez, gogoratu du zabalik dagoela otsailaren 15era arte nekazal sektoreari lotutako artikulurik onena sarituko du NEIKER sari bereziaren bigarren ediziora lanak bidaltzeko epea. Saria, 2.000 eurokoa, CAF-Elhuyar sarien barruan ematen da. Sarien helburu orokorra zientzia eta teknologiari lotutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzea eta bultzatzea izanik, honek, zehazki, nekazal sektoreari buruzko ikerketen euskarazko zabalkundea sustatu nahi du.

"Sari berezi honen filosofia bat dator NEIKER-Tecnaliaren helburuarekin, ezagutza eta soluzio berritzaileak eta transferigarriak garatzeko, nekazaritzako elikagaien sektoreari balioa eman eta bere lehiakortasuna hobetze aldera", adierazi dute oharrean. NEIKER-Tecnalia sari berezia jatorrizko dibulgazio artikuluen eta kazetaritza zientifikoaren kategorietan aurkeztutako lanen artean aukeratuko da, eta, ondorioz, gerta daiteke, artikulu irabazleak beste kategorietako batean ere saritu izana izatea.

CAF-Elhuyar lehiaketak jatorrizko dibulgazio artikuluak saritzen ditu gainerako kategorietan. Dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako artikuluak aitortuko dira. Azpikategoria horietako bakoitzean, egileak 2.000 euroko sari bat eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu. Kazetaritza zientifikoaren atalean, lan irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.

Halaber, CAF-Elhuyar sariek sorkuntzarako beka bat emango dute, 'Zientzia gizartean' lemapean. Kategoria horretan onartuko diren proiektuen helburua izango da zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko interakzioa erraztea. Hautatutako proiektuaren egileak 5.000 euroko laguntza bat jasoko du aurkeztutako lana garatzeko, baita eskultura bat ere.

Artikuluak otsailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, cafelhuyar@elhuyar.eus helbidera bidali behar dira, eta oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Saria NEIKERen eta Elhuyar Fundazioaren artean ikerketaren arloan euskara sustatzeko 2016ko uztailean hasi zen hitzarmenaren parte da. Elhuyarrekin izenpetutako hitzarmenean sartzen dira nekazaritza sektoreari lotutako hiztegi espezializatu baten garapenean laguntzea, NEIKERek Zientzia Azokan parte hartzea gazteei sektoreari buruzko ikerketa helarazteko, eta aipatutako NEIKER sari berezia, nekazal sektoreari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios