Borrar

Munduko autoen lasterketa txikienaren inguruko hitzaldi zientifikoa

Utarrilaren 29an, 19:00etan, Tabakalerako Kutxakultur plazan egingo dute 'Nanomundoan barrena nanoauto batekin' hitzaldia

DV

Donostia

Domingo, 26 de enero 2020, 08:59

Datorren urtarrilaren 29an, 19:00etan, Tabakalerako Kutxakultur plazan, Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zentro mistoak, 'Nanomundoan barrena nanoauto batekin' hitzaldia aurkeztuko du, Nanocar Race-a, munduko autoen lasterketa txikiena. Bertan izango dira, baita ere, Nicolas Lorente eta Christian Joachim proiektuaren sortzaile eta kolaboratzaileak.

XVII. mendean mikroskopio optikoaren asmakuntzarekin edo XIX. mende amaieran X izpien eta izpi katodikoen aurkikuntzarekin gertatu zen bezala, gure garaian ere ari dira sortzen aldaketa handia ekarriko duten iraultzak. Adibidez, G. Binnig eta H. Rohrerrek 1981ean ekorketa-mikroskopio tunela asmatu zuten. «Gaur egun, esan dezakegu 'teknologia atomiko' bat sortzen ari dela, materia esploratzeko eta inoiz imajinatu ezin izan ditugun makinak ekoizteko modu berri bat sortzen ari garela», azaldu du Joachim irakasleak.

Honela, 2017an, auto molekulen nazioarteko lehen lasterketa nola antolatu zen azalduko dute. Mundu osoan jarraitu zen ekitaldia izan zen, eta Nature bezalako aldizkari ospetsuek nabarmendu zuten beren aldizkarian. Sei taldeetako pilotu bakoitzak molekula bakar bat gidatu zuen lasterketa horrek iraun zituen 36 orduetan zehar.

Hain zuzen ere, lasterketaren nazioarteko batzorde ebaluatzaileak datorren urtarrilaren 30eko Nanocar Race-ko bigarren edizioan parte hartuko duten Donostiako taldeari egingo dion bisitan kokatzen da hitzaldia.

Donostia International Physics Center-eko (DIPCko) eta CFMko tandem honetako kideak dira, besteak beste, Dimas García de Oteiza DIPCko Ikerbasque ikertzailea, eta Martina Corso CSICeko ikertzailea CFMn. Taldea bere nanoautoa prestatzen ari da eta lasterketarako entrenatzen ari da jada, bertan parte hartuko du DIPCk CFMko laborategietan instalatuta duen STM mikroskopio indartsua erabiliz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Munduko autoen lasterketa txikienaren inguruko hitzaldi zientifikoa

Munduko autoen lasterketa txikienaren inguruko hitzaldi zientifikoa