

Secciones
Servicios
Destacamos
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna datorren otsailaren 11n izango dela eta, bosgarren urtez, «Otsailaren 11 erakusleihoak» ekimena jarri du martxan Elhuyarrek, eta Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elgoibar eta Irurako 218 saltokik hartuko dute parte, otsailaren 3tik 11ra.
Establezimendu bakoitzak (ikusi parte hartuko dutenen zerrenda) emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.
Aurtengo edizioan, omenduko diren emakumeen artean bi gipuzkoar ageri dira: Lurdes Ansa Maiz (Andoain, Gipuzkoa, 1961) Zientzia-materialen edizio-arduraduna, eta Uxue Lazcano Dobao (Bergara, Gipuzkoa, 1995) Biologo konputazionalan aditua.
Azken urteetan bezala, aurten ere, GINKANA batean parte hartzeko aukera izango da. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi, eta, dendaz denda, omendutako 12 emakumeen kartelak bilatu eta haien QRak eskaneatu beharko dira. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun beharko zaio. Horrela, saltokiz saltoki, 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galdera guztiei erantzun arte.
Horrez gain, «Otsailaren 11 erakusleihoak» egitasmoan ikusgai egongo diren irudietan oinarriturik, «Zientzia-emakumeak argira» erakusketa zabalduko da otsailean Azkoitia, Barakaldo, Bilbo, Donostia, Durango, Iruñea eta Ordizian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.